Bugsy

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 22 urtarrila 2016

Bugsy 1991ko Barry Levinson estatubatuar zinema zuzendariaren gangster filma bat da. Bugsy Siegel gangsterraren bizitzan eta 1968ko Dean Jennings idazlearen We Only Kill Each Other ("Geu Bakarrik Elkar Hiltzen Gara") liburuan oinarritua dago. Bertan, Warren Beatty, Annette Bening, Harvey Keitel, Ben Kingsley, Elliott Gould, Joe Mantegna, Bebe Neuwirth eta Bill Graham aktoreek antzeztu zuten.

Hamar Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, bi irabaziz: Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Albert Wolsky) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Dennis Gassner eta Nancy Haigh). Zortzi Globo Sarietarako izendapenak ere jaso zituen, Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama irabaziz. Berlingo Zinemaldian ere Urrezko Hartzaren izendapena jaso zuen, nahiz eta azkenean sari hori irabazi ez izan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Benjamin "Bugsy" Siegel (Warren Beatty), Meyer Lansky (Ben Kingsley) eta Charlie "Lucky" Luciano (Bill Graham) New York hiriko hiru gangsterrek euren negozioak herrialdearen mendebaldera hedatu nahi dituzte. Bugsy Los Angeles hirira lekualdatu eta han zinemagintzaren negozioan sartuko da. Bere familia atzean lagaz, bere bi griña nagusiek haren bizitzaz nagusituko dira: Virginia Hill (Annette Bening) emakume eder bezain jenio bizikoa, eta Nevadako basamortuaren bihotzean luxuzko jokozaleentzako hiri bat eraikitzea, hots, Las Vegas hiria.

Aktoreak

Kanpo loturak