Buhame (maskarada)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buhamea
Zuberoako maskarada beltza
Bukameak, Mauleko maskaradak, 2007
Datu biografikoak

Buhameak Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, Maskarada beltzeko kideak. Lau edo bost ijito izaten dira, zakarrak eta harroak, eguna pitokeriak egiten pasatzen dutenak. Baratxegarai (beste batzuetan Basagaitz edo Baratxugaitz) izeneko buhame-erregea da taldeburua. Janzki koloretsuez bezti azaltzen dira, eta oihal berdinarekin egindako txapela daramate buruan. Honen ertza borla txikiz apaindurik egoten da. Eskuan zurezko ezpata erabiltzen dute.[1]

Plazan garrasika eta ezpatak astinduz sartzen dira. Ezpata-dantza basa egin ostean, buhame-erregeak, mintzaira zakarra erabiliz, bere sermoi edo pherediküa egiten du.[2]

2009ko Barkoxeko maskaradetako buhameak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Santamaria, Javier. Buhameak. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
  2. Literatura Terminoen Hiztegia: Maskarada. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]