Buia (animalia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buia
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Crustacea
Klasea: Malacostraca
Ordena: Decapoda
Infraordena: Brachyura
Familia: Cancridae
Generoa: Cancer
Espeziea: Cancer pagurus
Linnaeus, 1758
Sinonimoak [1]
  • Cancer fimbriatus Olivi, 1792
  • Platycarcinus pagurus H. Milne-Edwards, 1834
  • Platycarcinus pagurus Couch, 1838
  • Cancer luederwaldti Rathbun, 1930

Buia (Cancer pagurus) Brachyura infraordenako krustazeo dekapodoa da. Neurri handiko karramarroa hau Ipar Itsasoan, Ipar Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da.

Txangurruaren antza du, baina buiaren oskola leuna da guztiz, txangurrua ez bezala. Kolore arre-gorrixkako oskol arrauzkara du, 25cm zabal izatera irits daitekeena heldua denean. 3kg izatera irits daiteke. Hanketako hagin puntak beltzak ditu. Gaueko harraparia da, eta krustazeo eta molusku ugari harrapatzen ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emearen ahoaldea
Emearen sabelaldea

Buia helduen oskola arre-gorrixka da, gazteena ordea arre-gorrindola da. Batzuetan orban zuriak dituzte eta aurrealdeko ertzean bederatzi gingil[1], tarta batel azala bezala. Arren oskola 60 mm luze izan ohi da eta emeek 98 mm, nahiz eta 150mm eta 250mm izatera irits daitezkeen kasu batzuetan[1][2]. Oskolaren toles bat sabelaldean luzatzen da, ganbera brankiala osatzeko, zakatzak dauden lekua. [3].

Lehenengo pereiopodoa eraldatua dago, hagindun hanka indartsuak izateko, punta beltzekoak[1]. Beste pereiopodoak seta zurruneko zerrendaz estaliak daude.

Aurreakaldean, antenak eta antenulak ikusgai dira. Hauen atzean begizuloak daude, non begi elkartuak kokatzen diren[3]. Ahoaldean hiru pare maxilipedo ditu, hauen atzean maxila pare bat eta maxilula pare bat, eta, azkenean, barailak[3].

Beste karramarroen antzera, abdomena toraxaren azpian tolestua du eta dimorfismo sexuala adierazten du: arrek estua dute eta emeek zabala[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d   Mario J. de Kluijver & Sarita S. Ingalsuo, «Cancer pagurus», Macrobenthos of the North Sea, http://nlbif.eti.uva.nl/bis/crustacea.php?selected=beschrijving&menuentry=soorten&id=183 .
  2.   Ken Neal & Emily Wilson (2008), Cancer pagurus, http://www.marlin.ac.uk/speciesinformation.php?speciesID=2872 .
  3. a b c d   Ray W. Ingle (1997), «Structure and function», Crayfishes, lobsters, and crabs of Europe: an illustrated guide to common and traded species, 2–10. orrialdeak, ISBN 9780412710605, http://books.google.co.uk/books?id=x-qVGbTAOiEC&pg=PA3 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buia (animalia) Aldatu lotura Wikidatan