Bujia
Wikipedia(e)tik
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea. |
Bujia edo txinparta ziria motorren atal bat da. Erregaiaren eta airearen arteko nahastea txinparta baten bidez piztea du helburu, eta barne-errekuntzako motorretan erabiltzen da. Bere funtzioa ezinbestekoa da konbustio/espantsio prozesuaren garapen onerako, bai bi denborakoa ( 2T ), bai laukoa ( 4T ), eta motorra piztearen sistemaren barnean dago.
Bujia patenteen lehenengoa, komertzialki eta ekonomikoki bideragarria eta tentsio handikoa zena, Robert Boschen Gottlob Honold ingeniariak asmatu zuen 1902. urtean. Asmakuntza hark, motorren barne-errekuntza egin zuen posible. Bujiak bi oinarrizko funtzio ditu:
• Airearen eta errekuntzaren arteko nahastea piztu.
• Errekuntza-ganberan sortutako beroa motorraren hozte-sistemara bidaltzea.
