Bukolion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bukolion, greziar mitologiako zenbait pertsonairen izena da:

  • Likaonek, Zeus jainkoak giza sakrifizioak egiteagatik otso bihurtu zuen Arkadiako errege sakrilegoak izan zuen seme ugarietako bat. Bere semeek, bere krudelkeria heredatu zuten, eta, jainkoen erregeak, ustekabean bisitatu zituenean, euren anaia Niktimo hil zuten eta zerbitzatu egin zioten, animalien tripekin nahasia. Haserre bizian, Zeusek tximista batekin hil zituen.
  • Troiako Laomedonte erregearen seme nagusia, erregea gaztea zela, maitale sekretu batekin izan zuena, egileren batzuk, Bukolion honen ama, Kalibe ninfa izan zela dioten arren, erregeak izan zituen emazte legitimoetako bat. Abarbarea naiadearekin ezkondu zen, norekin seme-alaba ugari izan zituen, horien artean, Esepo eta Pedaso nabarmendu zirelarik, Troiako Gerran parte hartu zutenak eta hiriaren oinean hil zirenak.
  • Arkadiako errege bat, Holeasen seme eta oinordekoa. Bere oinordekoa, bere seme Fialo izan zen, norekin Arkasen ondorengoen errege leinua jarraitu zuen.
  • Troiako Gerran, akaiarren aldean parte hartu zuen borrokari bat, Euripilo misiarrak hil zuena.