Buncrana

Koordenatuak: 55°08′11″N 7°27′22″W / 55.1364°N 7.456°W / 55.1364; -7.456
Wikipedia, Entziklopedia askea
Buncrana
Bun Cranncha
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Ulster
Konderria Donegal konderria
PostakodeaF93
Geografia
Koordenatuak55°08′11″N 7°27′22″W / 55.1364°N 7.456°W / 55.1364; -7.456
Map
Altuera62 metro
Demografia
Biztanleria6.785 (2016)
Bestelako informazioa

Buncrana (irlandera Bun Cranncha), Irlandako ipar-mendebaldean dagoen Donegal konderriko udalerri bat da. Lough Swilly antziraren alboan dago, Inishowen penintsulan. Derry hiritik 10 kilometrotara kokatzen da, eta Letterkenny udalerritik 43 kilometrotara. Donegal konderriko bigarren udalerririk handiena da, aldiz, Inishowen penintsulako udalerririk handiena da. 7.199 biztanle ditu (2011) hauetatik erdia herrigunean bizi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crana ibaia Swilly aintziran sartzen den puntuaren iparraldeko ertzean normandiarrek gaztelua eraiki zuten XIV mendean, O’Doherty’s Keep (O’Dohertytarren dorrea) izenekoa. Ez zen gaztelu handia, 1601ean bi solairutako etxea bezala deskribaturik dago. 1602an hirugarren solairua gehitu zitzaion espainiar tropei laguntza emateko. 1608an Cahir O'Dohertyk Derry erasotu zuen eta mendeku gisa britainiarrek gaztelua erre eta lurrak kendu zizkioten. Lurrok Sir Arthur Chichesterrek jaso zituen eta honek Henry Vaughan ingelesari eman zizkion. Vaughanek dorrea berriztu zuen eta bere familia bertan bizi izan zen 1718 arte. Urte horretan George Vaughanek gaztelu berria altxatu zuen, Buncrana gaztelua. Berria egiteko zaharraren harriak erabili zituen.

1798ko Irlandako matxinadan preso hartu eta Theobald Wolfe Tone gazteluan giltzaperatu zuten. 1812an Isaac Toddek herria eta gaztelua erosi zituen, bai eta inguruko Tullydish, Adaravan eta Ballymacarry herrixkak ere. Bera Kanadara joan zenean ilobek eskuratu zuten gaztelua eta oraindik ere pribatua izaten jarraitzen du.

Buncrana izan zen Donegalgo konderrian argi indarra jaso zuen lehen herria, Swan Mill errota hasi zen elektrizitatea sortzen 1905ean.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inishowengo herri handiena izanik penintsula bisitatzeko abiapuntu egokia da. Bandera urdindun hondartzak ere turismo handia erakartzen du.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]