Burakumin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jiichirō Matsumoto (1887–1966), burakumimen diskriminazioaren aurka borrokatu zen politikari burakumina

Japoniako gutxiengoa, gizarte-kastarik apalena osatzen duena. Nahiz eta kasta-sistema ofizialki 1871n kendu, burakumin asko ghetto gisako herrietan bizi dira Japonia osoan, mendebaldean gehienbat. Gaizkien ordainduta dauden lanetan dihardute gehienek. Edozein pertsona burakumin dela jakitea aski da, normalean, burakumin ez den batekin harremanik ezin izan dezan. Erroldarik ez badago ere, milioi bat eta hiru milioi bitarte direla uste da. Hizkuntzaz, arrazaz eta etniaz gainerako japoniarrak bezlakoak dira, dena den,; hau da, fisikoki ez dira desberdinak.

Jatorria XVII. mendean, Torugawa aroan, ezarri zen bost mailako kasta-sisteman du oinarria. Samuraiak ziren kasta gorena, eta burakuminak kastarik apalena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burakumin Aldatu lotura Wikidatan