Burgamendi

Koordenatuak: 42°57′27″N 2°26′49″W / 42.9575°N 2.4469°W / 42.9575; -2.4469
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:55, 21 martxoa 2016
Burgamendi
Datu orokorrak
Garaiera1.081 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′27″N 2°26′49″W / 42.9575°N 2.4469°W / 42.9575; -2.4469
MendikateaElgeako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Burgamendi Elgeako mendilerroko mendia da, honen ekialdeko muturrean dagoena. Mendebaldean, Usabakotxenako pasabidea du, eta ekialdean, San Juango pasabidea. Bien artean dago Burgamendi.

Bere garaiera, 1.081 metrokoa da. Araba eta Gipuzkoako mugan bertan dago, Oñati eta Barrundia artean.

Irispideak

Araotzetik edo Larreatik hel daiteke. Bigarren kasu honetan, eliza ondotik abiatu behar da, hasieran, lehenengo metroetan, asfaltatua dagoen bide batetatik. Larrakola txabolara heltzeko handik gutxira, eta, berehala, Usabakotxena lepora, nahastezina, bertan dauden tentsio altuko elekttraindar posteengatik. Eskuinetik, lehenengo muinoa Mirubixkar da, baina, hurrengo leporaino jarraituz gero, Burgamendiraino hel daiteke

Hermuatik, Larreatik doan bidearekin bat egin daiteke Abeletxeak izeneko Hermuako txabolen bidez. Arabatik igotzeko beste bide bat Aspurutik doa, Askaizto labarretik San Juan edo Portuzarrako pasabidera irteteko. Hemendik gertu, mendiaren alde gipuzkoarrean, Katilluiturriko iturria dago.

Berezitasunak

Mendi honen tontorrean, postontzi bat eta hiru mugarri daude. Postontziak, gainaldean, gurutze bat du eta zirkulu batekin inguratuta dago.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa