Burgi
|
Burgi |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Burgui <> Burgi[1] | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Erronkariko ibarra |
||
| Alkatea | Ignacio Aierra Arrarats (AIB, indep.) |
||
| Herritarra | burgiar | ||
| Koordenatuak | 42°43′16″N 1°0′3″W / 42.72111°N 1.00083°WKoordenatuak: 42°43′16″N 1°0′3″W / 42.72111°N 1.00083°W | ||
| Eremua | 64,60 km2 | ||
| Garaiera | 629 m | ||
| Distantzia | 77 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31412 |
||
| Biztanleria | 237 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 3,67 bizt./km² | ||
| www.ayto-burgui.es http://www.ayto-burgui.es/?lang=eu www.ayto-burgui.es | |||
Burgi[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Erronkariko ibarrean hegoaldeen dagoena delarik. Zangozako merindadeko herri honek 237 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera.
Nafarroako hiriburutik 77 kilometrora dago.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Herria, esan bezala, Nafarroako ipar-ekialdean kokatzen da, Eska eta Binies ibaiek bat egiten duten tokian. Herrira N-137 errepidetik heltzen da. Herriaren batez besteko altuera 629 metrokoa da. Altuera hori Burgiko Herriko Etxean neurtuta dago.
Burgik Bidankoze eta Erronkarirekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ipar-ekialdean, Nabaskoze eta Galozerekin mendebaldean, eta Huesca probintziarekin hego-ekialdean.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 771 | 785 | 836 | 838 | 806 | 702 | 630 | 605 | 394 | 287 | 258 | 233 | 229 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Burgin.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
Burgiko alkatea "AIB" herri ekimeneko Ignacio Aierra Arrarats da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. AIBk aukeratu ziren bost zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Boto zuriak bi izan ziren (%1,18), eta baliogabeko botoak zazpi (%3,98). Abstentzioa %29,88koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Ignacio Aierra Arrarats (AIU) | 80 | Bai |
| Iñigo Glaria Zabaltza (AIU) | 78 | Bai |
| Miguel Javier Aznarez Lus (AIU) | 78 | Bai |
| Marta Zudaire Aznarez (AIU) | 69 | Bai |
| Ivan Petrotx Urzainki (AIM) | 45 | Bai |
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta Aierrak segitzen du jarduneko alkate[3].
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea herriko plaza nagusian dago elizaren ondoan. 1850. urtean eraikia, harrizko hormak dituen hiru solairuko eraikina da, jatorriz eskola moduan erabilia, eta ondoren, herriak biztanleria galtzean, udaletxe bihurtutakoa. Burgiko idazkaria Bidankoze eta Gardeko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Herriko Plaza, 1
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Ignacio Aierra Arrarats | AIB, indep. |
| 2011- | Ignacio Aierra Arrarats | Jardunean |
Kultura [aldatu]
Ondarea [aldatu]
- San Pedroko eliza, XVI. mendekoa
- Burgiko Almadiaren Museoa
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Burgiko jaiak San Pedroren omenez ospatzen dira ekainaren 29an.
Gainera, almadiazainen ogibidea omentzen duen "Almadiaren eguna" ere ospatzen da. Hiru almadia jaisten dira Eska ibaitik behera, antzina almadiazainek egin bezala.
Uskara [aldatu]
Erronkarierazko azken hiztunak XIX. mendeko amaiera arte bizi izan ziren, hau da, ibarreko iparraldean baino mende bat lehenago galdu ziren.
Gaur egun euskal hiztunen kopurua arras baxua da, %5en ingurukoa.
Jakingarriak [aldatu]
1842. urtea arte herriaren izen ofiziala "Buogüi" izan zen.
Zerbitzuak [aldatu]
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Burgin eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Burgiko udalaren webgunea.
- (Euskaraz) Almadiaren Eguna, Nafarroako gobernuaren turismoa sustatzeko webgunean.
- (Gaztelaniaz) Burgiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Burgiko Kale Berriaren ikuspegia Google Street View-n.
| Erronkaribarko herriak | ||
|---|---|---|
|
Bidankoze • Burgi • Erronkari • Garde • Izaba • Urzainki • Uztarroze |
||