Burgosko kontsulatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgosko kontsulatua
Datuak
Motaerakundea eta Consulate of the Sea (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1494
SorlekuaBurgos
Ordezkatzen duPaduretako Ermandadea

Burgosko kontsulatua (gaztelaniaz: Consulado de Burgos) Errege-erregina Katolikoek 1494an sortutako erakundea izan zen, Flandriatik oihalak eta ehunak inportatu eta gaztelar artilea esportatu egiten zuten merkatariak batzen zituena. Merkatariek kontsulatua kontrolpean zuten eta erakundeak bere jardueraren monopolioa zuen. Mesta izeneko ermandadearen ekoizpena erosi eta Laredo edo Bilbotik Flandriara bidea hartzen zuen, Kontsulatuak berak kontrolatzen zuen itsasontzietan.

Era berean, Bizkaiko golkoko portuetara ailegatzen ziren flandriar oihalen monopolioa zuten. Ardatz hori zen inportanteena iparraldeko Gaztelako Erresumako ekonomian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenanzas del Consulado de Burgos. Burgosko Diputazioa.
El Consulado de Burgos en el Siglo XVI. Burgosko Diputazioa.