Buri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buri izotz bloke gazitik kanpora miazkatzen du Auðumbla behiak XVIII. mendeko islandiar eskuizkribu bateko marrazki honetan.

Buri eskandinaviar mitologiako lehen jainkoa izan zen. Borren aita eta Odinen aitona izan zen. Ginnungagapeko izotz gazia miazkatzen zuen Audumla behiak eratu zuen. Mito honi buruz existitzen den iturri bakarra Snorri Sturlusonen Edda prosaikoa da.

Hon sleikti hrímsteinana er saltir váru. Ok hinn fyrsta <dag> er hon sleikti steina, kom ór steininum at kveldi manns hár, annan dag manns höfuð, þriðja dag var þar allr maðr. Sá er nefndr Búri. Hann var fagr álitum, mikill ok máttugr. Hann gat son þann er Borr hét.[1]

Berak izotzezko blokeak miazkatu zituen, gaziak zirenak; eta berak blokeak miazkatu zituen lehen egunean, blokeetatik gauean gizon baten ile bat agertu zen; bigarren egunean, gizon baten burua; hirugarren egunean gizon osoa hantxe zegoen. Bera Buri deitzen da: fakzio delikatuak zituen, handia eta boteretsua. Beragandik Bor izeneko seme bat jaio zen.[.] — Brodeurren itzulpena

Buri ez da inon ere aipatzen Edda poetikoan. Skáldskaparmálen Snorri Sturlusonek XII. mendeko Þórvaldr blönduskáld olerkariaren honako bertso hau aipatzen du:

Nú hefk mart
í miði greipat
burar Bors,
Búra arfa.Finnur Jónssonen edizioa  

Orain ezti-ur asko
kendu diot [poesia asko egin zuen]
Buriren oinordekoari
Borren semea [Odin]. — Faulkesen itzulpena

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buri Aldatu lotura Wikidatan