Buriata

Wikipedia(e)tik
Buriatiar» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Buriatak
Buryat Notable People.png
Goian: Elbegdorj RinchinoAldar TsydenzhapovDashi-Dorzho ItigilovAgvan DorzhievEngelsina Cheshkova
2. lerroa: Peter BadmayevZhambyl TulaevDorzhi BanzarovMikhey YerbanovYuriy Yekhanurov
3. lerroa: Abo SharakshaneIrina PantaevaBalzhinima TsyrempilovBidia DandaronVladimir Borsoev
4. lerroa: Gombozhab TsybikovBato-Dalai OchirovMatvey AmagayevDugarzhab DongidonBazar Rinchino
5. lerroa: Orora SatoshiDampil GomboevDamba AyusheevBau YampilovDashi Namdakov
Biztanleak guztira ~500,000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Errusia 461.389
 Mongolia 45.087
 Txina 8.000
 Uzbekistan 900
 Kazakhstan 600
 Ukraina 400
Hizkuntza Buriatera, errusiera
Erlijioa Budismo tibetarra (Lamaismoa), xamanismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Mongolak

Buriatak edo buriata-mongolak (buriateraz: Буряад, Buryaad; Буряад-монгол; mongolieraz, Буриад) Baikal aintziraren ertzean bizi den herri mongol bateko kideak dira. 500.000 lagun inguru dira eta Siberiako talde aborigen handiena osatzen dute. Gehienak Buriatiako Errepublikan (Errusia) bizi dira nagusiki. Mongol etniako iparraldeko azpitalderik handiena dira.

Oraintsu arte artzain eta ehiztari nomadak izan diren arren, gaur egun nekazaritzan ere aritzen dira, eta mundu guztian ezagun egin diren brakstish direlakoak egiten dituzte hango errementariek. Budismoa dute erlijio nagusia, lamaismo eran, baina Tibeteko eraginak (tantrismoa) eta jatorri siberiarreko ohitura xamanistak ere dituzte. Zurezko etxoletan bizitzen dira, edo bestela feltroz egindako yurtatan neguan eta larruz estalitakoetan udan.

XIII. mendeaz geroztik bizi dira oraingo lurretan eta 1922an Buriatiako Errepublika sortu zuten, Sobiet Batasuna zenaren barruan. Gaur egun buriata gehienak Ulan-Ude hirian eta inguruetan bizi dira, nahiz eta hainbat oraindik modu tradizionalagoan bizi diren landa eremuetan. Mongolieraren dialekto bat hitz egiten dute, buriatera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buriata Aldatu lotura Wikidatan