Burka
Wikipedia(e)tik
Afganistandar chadri daramaten bi emakume.
Burka (arabieraz: برقع burqu' edo burqa' ) zenbait islamdar tradizioetan emakumeek jendaurrean daramaten jantzia da. Burka oso bat osatzeko gorputza estaltzen duen ehun zabala (jilbāb), buruzapia (ḥijāb) eta aurpegiaren beloa (niqāb) beharrezkoak dira.
Jantzi hau Persian jatorria du[1], non egungo Afganistanen chadri izena duen. Handik Pakistan eta Indiara zabaldu zen. Europan normalean hitza niqāb adierazteko erabiltzen dute eta herrialde batzuetan, adibidez Frantzian, emakumeei toki publikoetan janztea debekatu diete[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ II. mendean Tertulianok horrela zioen:
« Iudicabunt nos Arabiae ethnicae feminae ethnicae quae non caput, sed faciem quoque ita totam tegunt, ut oculo liberato contentae sint dimidiam frui lucem quam totam faciem prostituere. » - ↑ Renteria, Aitor (2010-09-15), «Burka eramatea debekatu diete musulmanei», Berria, http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-15/012/007/burka_eramatea_debekatu_diete_musulmanei.htm
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |