Burkina Fasoko geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burkina Fasoko mapa
Burkina Faso satelite bidezko irudian
Burkina Fasoko topografia

Burkina Faso (lehenago Volta Garaia) Sahelgo herrialde itsasgabea da. Saharako basamortuaren eta Gineako golkoaren artean hedatzen da, Niger ibaiaren bihurgune handiaren hegoaldean.

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burkina Fason bi paisaia mota daude:

  • Herrialdeko zatirik handiena penezabaldi hedatu bat da, erliebe leun eta ondulatua eratzen duena, muino bakan batzuekin. Hauek kanbriaurreko mendigune baten azken arrastoak dira.
  • Hego-mendebaldea hareharrizko mendigune bat da. Hemen dago Tenakourou mendia (749 m), Burkinako gailurrik gorena. Mendigunea inguratuz amildegi handiak daude (garaienak 150 metro ingurukoak dira).

Burkina Fasoko batez besteko altuera 400 metrokoa da eta punturik garaienetik baxuenera dagoen aldea ez da 600 metro baino handiagoa. Oso herrialde laua da, beraz.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde idorra izan arren, nahiko ibai-sare handia du, hegoaldean batez ere. Hiru arro nagusienak Volta, Komoé eta Niger ibaienak dira.

Burkina Fasoren lehengo izena, Volta Garaia, herrialdea zeharkatzen duten hiru ibaietatik dator:

Volta Beltza eta Komoé dira urte osoan zehar ura eramaten duten Burkinako ibai bakarrak.

Niger ibaiaren arroak herrialdearen %27a hartzen du. Ibaiadar nagusienak Beli, Gorouol, Goudebo eta Dargol dira, baino urtaroen araberako errekak dira eta urtean 4-6 hilabetez baino ez dute urik eramaten. Hala ere uholde arriskua izaten da.

Horretaz gain hainbat laku daude: Tingrela lakua, Bam lakua, Dem lakua eta Oursi, Beli, Yomboli eta Markoye putzu handiak.

Datu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena: Mendebaldeko Afrika, Ghanaren iparraldean

Koordenatu geografikoak: 13°N 2°W / 13°N 2°W / 13; -2Koordenatuak: 13°N 2°W / 13°N 2°W / 13; -2

Azalera:

  • osoa: 274,200 km²
  • lehorra: 273,800 km²
  • ura: 400 km²

Herrialdearen mugak:

denetara: 3,193 km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 0 km (itsasgabea)

Lurraldea: gehiena zabaldi ondulatua, muinoak mendebaldean eta hegoekialdean.

Muturreko garaierak:

  • puntu beherena: Mouhoun (Volta Beltza) ibaia: 200 m
  • puntu gorena: Tenakourou mendia: 749 m

Baliabide naturalak: manganesoa, kareharria, marmola; urre, fosfato, apar harri eta gatz hobi txikiak.

Lurren erabilera: (2005)

  • lur landuak: %17.66
  • uzta iraunkorrak: %0.22
  • beste: %82.12

Lur ureztatua: (2003) 250 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (2001) 17.5 m³

Ur kontsumoa (etxeko-ura/industria-ura/nekazal-ura): (2000)

  • denetara: 0.8 km³/urte (%13/%1/%86)
  • per capita: 60 m³/urte

Arrisku naturalak: Maiz lehorte eta uholdeak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. eitb.com: 2009ko uholdeen bideoa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]