Burton Richter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burton Richter.

Burton Richter (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1931ko martxoaren 22a) fisikaria da. 1967. urtea ezkero, Stanford Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile da. Materia osatzen duten oinarrizko partikulei buruzko lan asko egin ditu, eta berak diseinatu eta zuzendu zuen Stanford Unibertsitatean partikula-azeleragailuaren eraikuntza 1974an, zeinak erresonantziak aurkitzen lagundu baitzuen. 1976an, Fisikako Nobel saria eman zieten berari eta S. Tingi, azken horrek gauza bera aurkitu baitzuen bere aldetik Brookhavenen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burton Richter Aldatu lotura Wikidatan