Burtsa indize

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Burtsa indizea burtsa batean kotizatzen duten akzio eta beste tituluen prezioen bilakaera historiko orokorra zehazten duen zenbaki indize bat da. Adibidez, egunez egun indizearen bilakaera 8756-8892-9102-9202 izan bada, burtsa indizean barnehartzen diren tituluen prezioak igotzen ari direla esan nahi du. Indizearen balio jakin zehatz batek ez du esanahi argirik, eta egunez eguneko igoera-portzentajea da adierazgarria; horrela bi egunetan zehar indizearen itxierako edo amaierako balioa 8756 eta 8892 izan badira, baloreen prezioak oro har 8892/8756=1.026=%2.6 igo direla esan nahi du. Burtsako saioetan zehar ere, indizea igo edo jaitsi egiten da, une bakoitzean baloreengatik ordaintzen ari diren prezioaren eta kontratatutako titulu kopuruen arabera, inbertsoreei merkatuen gorabeherei buruz berehalako informazioa emateko. Burtsako indizeen bilakaeraren analisia interesgarria izaten da, gainera, titulu jakin baten bilakaera indizearen bilakaera orokorrarekin alderatu eta bilakaera orokorrari buruzko aurresanak egiteko, besteak beste.

Burtsa indize bat eratzeko ez dira titulu guztietako prezioak kontuan hartzen, haietako batzuk soilik baizik. Hartzen diren tituluak aukeratzeko irizpideak burtsa kapitalizazio (maiz, enpresa handienak biltzen dira burtsa indizeetan) eta sektore ekonomikoa izaten dira. Indizeak kalkulatzerakoan, normalean balorerik garrantzitsuenek izaten dute pisurik handiena indizearen bilakaeran. Hau da, balore batzuek besteek baino balio handiagoa daukate batez besteko estatistikoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo estatubatuar burtsa indize antzinakoena Dow Jones Industrial Average da, soilik Dow Jones bezala ezagunagoa. Hau Charles Henry Dowk sortu zuen Wall Street Journalekin batera, XIX. mendearen amaieran AEBetako aktibitate ekonomiko eta finantzarioa neurtzeko. Hasieran soilik 12 konpainiak osatzen zuten, horien artean General Electric, North America Company eta American Tobacco Company, gaur egun 30 konpainiak osatzen duten bitartean.

Burtsa indizeak munduan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko burtsa indizerik garrantzitsuenak honakoak dira:

Antzinako indizeak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burtsa indize Aldatu lotura Wikidatan