Burtzeña

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Burtzeña (gaztelaniaz Burceña) Barakaldoko 8. barrutiko auzoa da, Lutxana eta Llanorekin batera. Barakaldoko hegoaldean dago. Barakaldoko Gurutzeta eta Lutxanaz gain, Kadagua ibaiaren beste aldeko Zorrotzarekin ere muga egiten du (azken hau Bilboko auzoa da).

[aldatu] Auzoaren ezaugarriak

Burtzeña Barakaldoko tradizio industriala mantentzen duen auzo bakanetakoa da, Mebusa edo Gruber bezalako enpresa tradizionalekin. Auzoaren lur gehiena industria jarduerek hartzen dute beraz. Dena den, etxebizitza batzuk ageri dira Zorrotza eta Gurutzetako errepidearen ondoan eta Juan de Garai etorbidean zehar.

2004an, udalak auzoaren berritze prozesuari ekin zion. Proiektu berriak proposatu dira, horietako bat, Bizkaiko Foru Aldundiak eraiki nahi duen Bilbo Handiko enpresa parkerik handiena, . Enpresa parkea eraikitzen hasi aurretik, Iberdrolak 1940ko hamarkadan eraiki zuen zentral termikoa eraitsi behar izan zen. Gaur egun, udala eta foru aldundiaren arteko desadostasunak direla eta, proiektuaren eraikuntza etenda dago.

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak