Buru-orratz
Wikipedia(e)tik
Buru-orratza iltze txikitxo bat da, ohiz metalezkoa, mutur batean punta zorrotza duena eta burutxo bat bestean. Funtzio asko ditu: horien artean, material edo objektu batzuk beren artean eustea. Jostungintzako lanbidean oso erabilgarria da.
Aurkikuntza arkeologikoak ikusita, hezurrezko buru-orratza, gizateriaren lehen asmakizunetako bat da. Ospe handia lortu zuen Grezia eta Erroma klasikoetan.
Mitologia [aldatu]
Euskal mitologian, galtxagorri edo mamur izeneko iratxoak, buru-orratz kaxetan ezkutatzen ziren, eta, jeinu hauek lagundu egiten zioten aurkitu zituenari.