Butroeko gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Butroeko gaztelua
CastilloButron.jpg

Butroeko gaztelua

Herria Gatika
Koordenatuak 43°22′18.06″N 2°54′52.01″W / 43.3716833°N 2.9144472°W / 43.3716833; -2.9144472Koordenatuak: 43°22′18.06″N 2°54′52.01″W / 43.3716833°N 2.9144472°W / 43.3716833; -2.9144472
Herrialdea  Bizkaia
Butroeko gaztelua is located in Euskal Herria
Butroeko gaztelua

Butroeko gaztelua Gatikako (Bizkaia) Butroe auzoan kokaturik dagoen gaztelua da.

Erdi Aroan du jatorria, Butroe familiak eraikia. Gaur egungo itxura aldiz, XIX. mendean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorioz datorkio, Cubasko markesak egin zuena. Oinarri modura zimenduak eta dorre zirkularren zati bat hartuz, beste guztia era germaniarrean eraiki zen, fantasia ikutu handiagatik, inguruko gazteluen estilotik urrunduz. Neurri batean, XIX. mendeko gaztelu Bavariarrekin paralelismoak dituela esan daiteke. Eraikuntza bera, denbora-pasa moduan eta erakargarri egiteko izan zen eraikia, etxe habitagarri bat lortzearen ordez. Izatez, bizileku moduan oso deserosoa da, dorrek ez baitute espazio erabilgarri handiegirik eta kanpo-pasabideen bidez baitaude konektaturik euren artean.

Eraikinaren inguruan, palmera eta espezie exotiko askodun parke bat dago. Esparru guztia ostalaritza establezimendu modura egokitua izan zen, Erdi Aroko ikuskizunekin. Geroago, enbargatua izan eta subastan atera zen.

Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundia da esparru guztiaren jabea.


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak