Buzz Aldrin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edwin Eugene Aldrin, Jr.
Aldrin.jpg
Buzz Aldrin Autograph.svg
NASA - Astronauta
Ezizena Buzz
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Egoera Erretiratua
Jaiotza 1930eko urtarrilaren 20a (84 urte)
Glen Ridge (New Jersey), Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Lehenengo lanbidea(k) Hegazkinlaria
Graduazio militarra Koronela
Denbora espazioan 12 egun, ordu 1 eta 52 minutu
Aukeratze-urtea 1963
OKI(ak), guztira 4
OKI(ak), denbora 7 ordu eta 52 minutu
Misioa(k) Gemini 12, Apollo 11
Misioaren entseina(k) Gemini 12 insignia.png Apollo 11 insignia.png
Erretiroa 1971ko uztaila

Buzz Aldrin (Edwin Eugene Aldrin, Jr. jaioa; Glen Ridge, New Jersey, 1930eko urtarrilaren 20a) estatubatuar astronauta eta militar ohia da.

Ilargia zapaldu zuen bigarren pertsona izan zen. Historia garaikidean toki esanguratsua izango du satelitera heldu zen lehenengo hegaldiko kidea izateagatik. Hala ere, beste proiektuetan ere jardun izan du. Ilargiratzearen osteko hamarkadetan, Aldrinek nazioek espazioan izango zuten etorkizunari buruz asko irakurri eta idatzi zuen. 1971ean Aldrin NASAtik erretiratu zen baina espazioaren ikerketan lan egiten jarraitu zuen. Izan ere, Martitzera heltzeko planak proposatu zituen eta hiru patente jaso zituen espazio estazio modular batentzat. Horrez gain, liburu asko idatzi zituen, ospetsuena Return to Earth autobiografia izanik. Voices From the Moonen Chaikinekin izandako elkarrizketan, bere esperientziak antolatzeko zailtasunari buruz hitz egin zuen.

2002an, Bart Sibrel film zuzendari eta eszeptikoak Ilargira heldu zela demostratu zezala proposatu zion eta astronautak ukabilkada bat eman zion. Bere esanetan ez zekien kaleko pertsona batek nola har zezakeen bere azalpenak eta guztiz desegokia ikusten zuen bere burua hitzen bitartez bere lorpena frogatzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Buzz Aldrin Aldatu lotura Wikidatan