Byron Haskin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Byron Haskin
Datu pertsonalak
Izen osoa Byron Conrad Haskin
Ezizena Byron Haskin
Jaio 1899ko apirilaren 22a
Portland, Oregon (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1984ko apirilaren 16a
Montecito, Kalifornia
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Treasure Island (1950) • The War of the Worlds (1953) • His Majesty O'Keefe (1954) •
IMDB IMDBko fitxa


Byron Haskin (Portland, Oregon, 1899ko apirilaren 22a - Montecito, Kalifornia, 1984ko apirilaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen, eta hainbat filmetan efektu berezien arduraduna. Zinema mutuan eman zituen aurreneko urratsak, operadore lanetan hain zuzen; film bat edo beste ere zuzendu zuen garai hartan. 1932an Warner Brosekin hasi zen lanean, efektu berezien sailean arduradun nagusi bihurtzeko (1937). Oscar sarietarako izendapen bana jaso zuen, Nathan Levinsonekin batera, The Sea Hawk (1940) eta The Sea Wolf (1941) filmetan egindako lanengatik. Abenturazko zinemarena izan zen batik bat landu zuen generoa, zuzendari lanari berriro ekin zionetik. Hor dira Stevensonen Treasure Island (Altxor uhartea) eleberriareen 1950eko egokitzapena, edota akaso ospe handien eman dion H.G. Wellsen izen bereko lanaren moldapena: The War of the Worlds (1953). Zenbait filmetan George Palekin batera aritu zen lankidetzan.


Filmografia hautatua [aldatu]

Zuzendari [aldatu]

Efektu bereziak [aldatu]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.