Herritarrak - Herritarron Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
C's» orritik birbideratua)
Herritarrak - Herritarron Alderdia
Ciudadanos – Partido de la Ciudadanía (C's)
Idazkari nagusiaMarina Bravo
Sorrera2005
Egoitza nagusiaAlcalá kalea, 253
Madril
Ideologia politikoaEspainiar nazionalismoa[1][2][3]
Liberalismoa[4]
Nazioarteko kidetzaEuroparako Liberalen eta Demokraten Aliantza taldea
Eserlekuak erakundeetanEspainiako Diputatuen Kongresuan
9 / 350

Zinegotziak Espainian
392 / 67.515

Europar Parlamentuan
7 / 54
www.ciudadanos-cs.org


Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's)[5] (gaztelaniaz izen ofiziala, Ciudadanos - Partido de la Ciudadanía[6] eta katalanez Ciutadans - Partit de la Ciutadania) Espainiako alderdi politiko eskuindar[7][8], liberal eta espainiar nazionalista da, baita batzuentzat eskuin muturreko[9][10] alderdia ere.

Albert Rivera (2015).

Alderdi politikoa Ciutadans de Catalunya plataformaren ondorioz sortu zuen talde batek 2005eko ekainaren 7an Bartzelonan.[11] Horiek beraiek kontsideratzen zuten Kataluniako hainbat esparruetako nazionalismo katalanaren aurka azaldu ziren.

Erakundeetako ordezkaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, alderdi politiko honek ordezkaritza hau du:

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar ideologia berdintzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarrak Espainiako alderdi politiko eskuindar[7][8], liberal[4] eta espainiar nazionalista[1][2] da[3], baita askorentzat ultraeskuineko edo eskuin muturreko alderdia ere [9][10]. Alderdi honek era kartsuan babestu du Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko foru-eskubideak deuseztatzea, haren ustetan, espainiarren artean bereizketa eta desberdintasunak eragiten dituztelako.[13] Alderdi honen berezitasunetako bat Hego Euskal Herriaren eskubide historikoei dien higuina da, izan ere, hegoaldeko bi euskal erkidegoetako itun ekonomikoak deuseztatzearen alde agertu da behin eta berriz.[13]

Hizkuntza politika, gutxiengoen kontra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, hizkuntza-politikari dagokionez, alderdi honek gaztelania sustatzeko gogo bizia duen arren, Espainiako lurraldeetan mintzatzen diren hizkuntzekin ez du jarrera bera. Hizkuntza hauek, haien lurraldeetan ofizialak badira ere, Herritarrak alderdiak duen ideologiaren arabera, ezin dira gainerako espainiarrentzat muga gisa baliatu, haien aburuz, desberdintasuna sortzen dutelako.

Hala, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko bi erkidegoen estatutuei kontra eginez, eta baita konstituzioari ere, hizkuntza hauen balioa lan munduan gutxitzea proposatzen dute, besteak beste, derrigorrezko irizpide gisa ezabatuz.[14][15]

Arras aipagarria da alderdi honek duen jarrera hizkuntza gutxituekiko. Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek euskararen aldeko eta euskaldun berrien aldeko gutun bat sinatu zuten, euskara sustatzen jarrai zedin.

Herritarrak alderdiak, garai horretan Euskal Herri osoan ordezkaritzarik ez zuenak, ez zuen gutun hau sinatu eta gainera, kritikatu egin zuen. Haien aburuz, "euskara inposatu egiten da eskoletan" eta "milaka arabarrei inposatu egin zaie euskara", horregatik, gutuna ez sinatzea erabaki zuten.[16] Nazionalistak izatea leporatu zaie, eta askotan Espainiako banderak eramaten agertzen dira, espainiar izatearen aldeko oihuak egiten, edo herrialde horretako ereserkia kantatzen, besteak beste.[17]

Bazterketaren diskurtsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udaberriko hauteskundeetan eta haien ondoren, Riverak eta Arrimadasek bereziki estu hartu zuten Pedro Sanchez PSOEko hautagai eta, gero, presidentea, zehaztasunik gabeko eta oker ugariz betetako hizkera eta tonu gogorra erabiliz: Arrimadasek, adibidez, hauteskundeen ondoren, PSOEk 100 "infamiaren itun" egin zituela adierazi zuen 2019ko ekainean, tartean "Bildurekin (sic) hitzarmenak egitea", adibidez, Nafarroan, baina ez zuen horretarako daturik argitu.[18]

Arrimadasek 2019ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, alderdiaren zerrendetan independente aurkeztutako Manuel Valls kritiko agertu zen, eta aldendu, alderdiarekin, Voxekin elkar ulertzeagatik eta politikan agertutako jarrera baztertzaileengatik, zehazki, alderdi horretako bozeramaileek Vallsi En Comu Podemi Bartzelonan bozka egiteagatik egindako kritiken ondoren.

Dimisioen sorta batean kokatzen da, halaber, Toni Roldan alderdiko programa ekonomikoko buruzagiarena (urte bereko ekainean); Sanchezi betoa jartzearen eta Voxekin hitzartu eta hainbat tokitan gobernuak osatzearen kontra agertu zen.[19] Urtebete eta erdi lehenago, 2018ko urrian, Carolina Punset eurodiputatuak utzi egin zuen alderdia, zuzendaritzak hartutako linea politikoa ere gogor kritikatuz.[20]

Kataluniako prozesu independentista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urriaren 1eko Kataluniako erreferendumaren ostean, alderdiak bortizki kritikatu zuen Generalitat-aren postura eta Espainiako gobernuari eskatu zion Espainiako 1978ko Konstituzioaren 155. artikuluari men eginez) hango autonomia bertan behera uzteko.[21]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «El PP advierte de "un nacionalismo español" de Ciudadanos contra el País Vasco» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-03-24).
  2. a b (Gaztelaniaz) Sánchez-Ocaña, María José Pintor. (2017-11-28). «Ciudadanos, en busca del voto radical del nacionalismo-español en Cataluña - Diario16» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2018-03-24).
  3. a b (Gaztelaniaz) «El viaje a la derecha de Ciudadanos» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-24).
  4. a b (Gaztelaniaz) Mateo, Juan José. (2017-02-04). «Ciudadanos elimina la socialdemocracia de su ideario y abraza el liberalismo progresista» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-03-24).
  5. Euskarazko izena alderdiaren webgune ofizialean - 2015
  6. Ciudadanos-Partido de la Ciudadanía de Andalucía, animados a concurrir a las autonómicas tras lo logrado en Cataluña
  7. a b (Gaztelaniaz) «Ciudadanos tumba la socialdemocracia y confirma su giro liberal» El Español (Noiz kontsultatua: 2018-03-24).
  8. a b (Gaztelaniaz) Orriols, Lluís. (2013-08-17). «Análisis | Ciutadans, ¿un partido de izquierdas o de derechas?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  9. a b (Gaztelaniaz) «Ciudadanos, ¿hacia el populismo de extrema derecha?» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  10. a b Catalogne, Le parti d’extrême-droite Ciudadanos propose à Manuel Valls d’être candidat à Barcelone. .
  11. Ciudadanos de Cataluña
  12. https://web.archive.org/web/20151117071656/http://www.elconfidencial.com/elecciones-municipales-y-autonomicas/resultados-4/catalunya/
  13. a b (Gaztelaniaz) «Albert Rivera, en contra del "cuponazo" vasco: "Es injusto y un amaño"» El Confidencial 2017-11-22 (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  14. (Ingelesez) Berria.eus. «Ciudadanosek lege bat proposatu du euskara eskakizunak kentzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  15. «Cs quiere que obligar a los funcionarios a saber catalán sea “discriminación”» La Vanguardia 2018-09-25 (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  16. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2015-12-03). «Ciudadanos no se suma al Día del Euskera y denuncia su “imposición”» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  17. (Gaztelaniaz) Gálvez, José María Jiménez. (2018-05-23). «Ciudadanos sale en tromba a decir que no son nacionalistas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  18. (Gaztelaniaz) «Ciudadanos denuncia "100 pactos de la infamia" del PSOE en un hilo plagado de errores» LaSexta 2019-06-24 (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  19. «Toni Roldanek kargua utzi du Ciudadanos 'eskuinetik geroz eta gertuago' dagoelako» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  20. (Gaztelaniaz) Moraga, Carmen. «La eurodiputada Carolina Punset abandona Ciudadanos con una dura carta contra la dirección» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-25).
  21. 20Minutos. «Ciudadanos empuja a Rajoy a usar el artículo 155 para ampliar sus escaños en Cataluña - 20minutos.es» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2017-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]