César Cui
Wikipedia(e)tik
César Antonovitx Cui, errusieraz Це́зарь Анто́нович Кюи́, Tsezar' Antonovič Kjui (Vilnius, Errusiar Inperioa, 1835eko urtarrilaren 18a - San Petersburgo, Sobietar Batasuna, 1918ko martxoaren 13a) Lituanian jaiotako errusiar musikagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Gaztetan hasi zen musika lantzen, Alexandre Sergeievitx Dargomyjski eta Mily Alexeievitx Balakirev maisuen eskutik. Bosten Taldea osatu zuen, Balakirev, Borodin, Moussorgsky eta Rimski-Korsakovekin batera. Schumann eta Berlioz musikagileen aldekoa izan zen.
Lan ugari ondu zuen: dozena bat opera (William Ratcliff, 1869; Angelo, 1876; "Kaukasiako presoa", 1883), obra sinfonikoak, koralak, ganbera-musika eta pianorako melodiak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.