César Vidal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
César Vidal ETAren aurkako manifestaldi batean.

César Vidal Manzanares (Madril, 1958), espainiar idazle eta kazetaria da. Eleberri eta historiari buruzko jendarteratze-liburu eta entsegu anitzen egilea da.

Kazetari gisa, 5 urtez eta 2009. urteko uztailera arte COPE irrati-kateko La linterna irratisaioko zuzendari gisa nabarmendu da, bertan bere iritzi polemiko eta eztabaidagarriak azaltzeagatik. 2009ko irailetik aurrera, Luis Herrero eta Federico Jiménez Losantos kazetariekin batera, esRadio irrati katea sortu eta bertan aritzen da lanean.

Historialari gisa, Espainiako Gerra Zibilari eta Francoren diktadurari buruz azaldu dituen jarrera errebisionistengatik da ezaguna. Euskal abertzaletasunaren aurkako jarrera argia ere azaldu du [1].

César Vidal eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararekiko eta beste hizkuntza gutxituekiko mespretxuzko jarrerak azaltzeagatik ere nabarmendu da César Vidal. Vascuence hitza erabiliz beti, euskara hizkuntza primitiboa adierazi eta gutxietsi izan du. [2][3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Los mitos del nacionalismo vasco, por César Vidal, Generalísimo Francisco Franco webgunean. 2009-07-20.
  2. (Gaztelaniaz) Comentarios de César Vidal sobre la lengua vasca, Blogak.com webgunean, erantzun batekin batera. 2008.01.14.
  3. (Gaztelaniaz) César Vidal ataca el euskara, www.youtube.com webgunean, César Vidalen ahotsean. 2009-07-20.
  4. (Gaztelaniaz) César Vidal eta euskal literatura, Libertad Digital, 15-02-2008.
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
César Vidal