Cévennesko parke nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cévennesko parke nazionala

Cevennes Florac Mimente depuis Causse Mejean.jpg

PNC map-fr.svg
Kokapena Ardèche, Aveyron, Gard eta Lozère
Azalera 912,79
Sorrera 1970eko irailaren 2

Cévennesko parke nazionala (frantsesez: parc national des Cévennes) Frantziako parke nazionala da, Languedoc-Roussillon eskualdean, Lozère eta Gard departamenduetan, Alèstik 30 bat kilometro mendebaldera, eta Montpelliertik 50 bat km ipar-ekialdera. 1970. urtean sortu zuten, landa eremuko kultura ondarea babestearren, eta biosferaren erreserba aldarrikatu zuen Unescok 1985ean. Klima eta zoru aniztasunari esker biotopo ugari ditu; izugarri aberatsa da, beraz, hango fauna eta landaredia. Landareei dagokienez, 2.550 mota ditu, horietarik 33 babestuak; animalia espezieak, berriz, 2410 dira. Bi ingurune ditu parkeak: erdikoa (912 km²) eta periferikoa (2.297 km²).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cévennesko parke nazionala Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 44°20′00″N 03°35′00″E / 44.33333°N 3.58333°E / 44.33333; 3.58333