Côte de Granit Rose
Wikipedia(e)tik
Bro Dreger eskualdea (orlegi ilunez), Granito Arrosazko kostaldearen kokalekua.
Côte de Granit Rose[1] («Granito Arrosa kosta») Bretainiako ipar kostako zati bat da, Mantxako kanalean dagoena, Côtes-d'Armor departamentuan eta Bro Dreger eskualdean. Izenak ongi adierazten duenez, kosta horretako ezaugarri nagusia berau osatzen duen arrosa koloreko granitozko harkaitz eta itsaslabarrak dira.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Geologia ezaugarri hau mendebaldetik Plestin-les-Grèves udalerrian hasi eta ekialdean Louannec udalerriraino 30 kilometrotan zehar ematen da. Beharbada, eremu ikusgarriena Perros-Guirec udalerrian dagoena da.
Iruditegia[aldatu]
-
Ploumanach udalerriko hondartza (itsas behera)
-
Trégastel udalerriko bola
-
Higaduraren ondorio ikusgarriak
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez)(Ingelesez) Côte de Granit Roseri buruzko turismo webgunea