Côtes-d'Armor
| Côtes-d'Armor (22) | |
|---|---|
| Eskualdea | Bretainia |
| Prefetura | Saint-Brieuc |
| Azpiprefeturak | Dinan Guingamp Lannion |
| Biztanleria | 542.373 (1999) |
| Dentsitatea | 79 bizt / km² |
| Eremua | 6.878 km² |
| Barrutiak | 4 |
| Kantonamenduak | 52 |
| Herriak | 373 |
| Departamendu burua |
Claudy Lebreton (PS) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Côtes-d'Armor (bretainieraz Aodoù an Arvor) Bretainia iparraldeko lurraldea da eta Frantziako 22. departamendua.
Eskualde mugakideak hauexek ditu: Finistère mendebaldean, Morbihan hegoaldean eta Ille-et-Vilaine ekialdean. Frantsesez gain, bretainiera ere hitz egiten dute bertako biztanle batzuk, Trégor izeneko dialektoa bereziki. 6.878 km²-ko azalera dauka, eta 542.373 biztanle (79 biz./km², 1999).
Prefektura Saint-Brieuc hirian dago, eta beste hiri nagusiak Dinan, Guingamp eta Lannion dira.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Mantxako itsasartearen ertzean dago. Armorikako mendialdeak mugatzen du erliebea: altuera apaleko muinoak (Notre-Dame-de-Bel-Air, 341 m) eta kostalde malkartsua, itsasadar estu eta sakonak dituena.
Ekonomia[aldatu]
Nekazari-herrialdea (laboreak eta ardi-azienda) da. Industria bigarren mailakoa da, eta turismoak garrantzi handia hartzen du udan.
Kanpo loturak[aldatu]
| Bretainiako departamenduak | ||
|---|---|---|
|
Cotes-d'Armor/Aodoù an Arvor • Finistère/Penn-ar-Bed • Ille-et-Vilaine/Il-ha-Gwilen • Morbihan/Mor-Bihan |
||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.