C-1 trenbidea
| C-1 Bilbao-Abando / Santurtzi | |||
| Abando | |||
| Zabalburu | |||
| Ametzola | |||
| Autonomia | |||
| San Mamés | |||
| Olabeaga | |||
| Zorrotza | |||
| Lutxana | |||
| Barakaldo | |||
| Sestao | |||
| La Iberia | |||
| Portugalete | |||
| Peñota | |||
| Santurtzi | |||
C-1 trenbidea Bilboko Renfe Aldirietako hiru linearik erabiliena da. Renfe Operadorak zuzendutako trenbideak 15 kilometro ditu, guztira bidaiaren iraupena 22 minutukoa izanda.
Bilbotik Portugaletera zihoan antzinako trenbidearen ordezkaria, bidea Abandoko geltokitik Santurtziko geltokira doa, Bilbo, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi zeharkatuz. Guztira trenbideak 14 geltoki ditu, proiektuan dagoen Bizkaiko Zubiko geltokia egitekotan 15 izango litzatekeenak.
Trenbide hau Aldirietako trenek ez ezik merkantzia-trenek ere erabiltzen dute. Bilboko portutik datozen trenek, trenbidearen bukaeran Peñota eta Santurtzi geltokien artean irten den adarra erabiltzen dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Bilbo-Portugalete trenbideko lehenengo atala, hiriburua eta Desertu artekoa, 1888ko martxoaren 19an inauguratu zuten. Urte berako irailaren 24an Portugaleteko La Canilla pasealekura arte ailegatu zen, guztira 17 kilometroko trenbidea osatuz. Gero, 1926ko abenduaren 21ean, trenbidea Santurtziraino luzatu zuten aipatutako adarra sortuz[1].
Aldirietako C-1 trenbidea antzinako Bilbao-La Naja eta Santurtzi antzinako geltokiak lotzen zituen, Ezkerraldea zeharkatuz eta Sestao eta Barakaldoko industria eta lantegietako langileen zerbitzura.
1997an Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenean Bilbao-Parke geltokia izenaz aldatu eta Bilbao-Parke/Guggenheim bihurtu zen.
Gero eta Bilbao Ria 2000 erakundeak bultzatuta, Hegoaldeko saihesbidea egiteari ekin zioten, Olabeaga eta Bilbao-La Naja arteko bidea aldatuz. 2000. urtean San Mamés, Autonomia, Ametzola eta Zabalburu geltoki berria ireki, Olabeaga aldatu eta Bilbao-Abando bihurtu zen azken geltokia. Era horretan, Renfeko Grandes Líneas trenekin, Metro Bilbaorekin eta C-3 trenbidearekin (Bilbao-Abando/Orduña) lotu zen.
Hegoaldeko Saihesbidearen inaugurazioak Bilbao-La Naja geltokiaren ixtea eta Olabeaga eta Bilbao-Parke/Guggenheim arteko C-4 trenbidea sortzea eragin zituen. Bilbao-Parke/Guggenheim geltokia laster itxi zuten C-4 trenbidearekin batera.
2002an C-4 trenbidea desagertu zenean, trenbidea aprobetxatu zen EuskoTranen A Linea sortzeko.
2003an Santurtziko geltoki berria inauguratu zen Bilbao Ria 2000 erakundeak bultzatuta. Birmoldaketa honi esker, Renfek Santurtzin zuen antzinako geltokiaren lekuan parking berri bat eta 12.000 m³ edukiera duen ekaitz-uren depositua eraiki zituzten.
2004an San Mameseko geltoki trukatzailea eraiki zuten, trenbidea Metro Bilbao, EuskoTran eta Termibusekin lotzen dituena.
[aldatu] Hurrengo zabalkuntzak
- Barakaldo: Geltokia guztiz birmoldatuko duten, trenbidearen 200 m. lurperatuz. Eraikin berri bat egingo dute geltokia eta merkatal-gunea izateko.
- La Iberia: Geltokia lekuz aldatuko dute, Siderurgia Museo berriaren zerbitzura.
- Portugalete: Geltokia lurperatuko dute, sei solairuko merkatal-gunea eta Sotera de la Mier kalera joango diren igogailuak eraikitzeko.
- Bizkaiko Zubia: Renfek Portugaleten, Bizkaiko Zubiaren ondoan, eraiki nahi du, Peñota eta Portugalete, artekoa eta Bizkaiko Zubiarekin lotunea izango zena. Peñota eta Portugalete arteko trenbidea tunela da eta lehendabiziko proiektuan jadanik pentsatuta zegoen bertan geralekua eraikitzea.
- Lutxana: Egungo geltokia Sefanitro aldera mugitzen bada, baliteke Burceña auzoan geltoki berri bat eraikitzea.
- Urbinaga: Renfek Metro Bilbao eta Bilboko Renfe Aldirikoak arteko geltoki trukatzailea eraiki daiteke bertan, Barakaldo eta Sestao artean. Horrela, Sestao desagertu eta La Iberiak Sestao izena hartuko luke.