C-5 (itsaspekoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
C-5
Ontziola: Sociedad Española de Construcción Naval, Cartagena
Mota: C motako itsaspekoa
Uretaratze data: 1929ko urriaren 28a
Izendatze data: 1930eko apirilaren 16a
Zerbitzua: Espainiako Itsas Armada
Ezaugarriak
Desplazamendua: 925 tona
Luzera: 73,3 m
Zabalera: 6,3 m
Sakonera: 5,7 m
Bulkada: Guztira:
  • 2 motor elektrikoak
  • 2 Vickers diesel motorrak
  • 2 Helize
Abiadura: 16,5 korapilo
Autonomia: 6.800 itsas milia (10 korapiloko abiadura azalean)
320 itsas milia (16 korapiloko abiadura azalean)
150 itsas milia (4,5 korapiloko abiadura urpean) ml
Eskifaia: 40 marinel
Armamentua: 4 533 mmko torpedo-jaurtigailu (brankan)
2 533 mmko torpedo-jaurtigailu (popan)
4 erreserba-torpedo
76/45 mm AA kanoi 1


C-5 Espainiako Itsas Armadaren C motako itsaspekoa izan zen. Cartagenako SECN ontziolan egina, Espainiako Bigarren Errepublikaren alde hartu zuen parte Gerra Zibilean, eta Bizkaiko golkoan desagertu zen 1936ko abenduaren 31an. Oraindik ez da argitu desagertze hori.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cartagenako SECN ontziolan 1929ko urriaren 28an uretaratua, 1935eko udan C motako beste bost itsaspekoekin batera, bidaia egin eta Espainia, Frantzia, Ingalaterra eta Italiako zenbait portu bisitatu zituen bai Europan bai Afrikan[1].

Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko uztailaren 17 eta 18an Gerra Zibila hasi eta berehala, Cartagenako Itsaspekoen Baseko ur gaineko dikean zegoen motor elektrikoren bat aldatzeko.

Cartagenako Dibisioan zegoen eta agintea Antonio Amusategi Rodríguez korbeta kapitaina zuen, Espainia 3. erregimentuan altxamendua eta gero fusilatua. Bigarren komandantea Antonio Ruiz González tenientea zen, ezkerrekoa eta Errepublikari fidela izanda, Cartagenako Itsaspekoen Baseko bihurtu zen. Ferrando ontzi-alfereza, berriz, "C-6" itsaspekora aldatua izan zen. Alboan ofizialik ez zegoenez, laguntzaile bat, kabo bat eta marinel batek osatutako Kontrol eta Zaingoa Batzordea sortu zen aginte berria izateko. Ofiziala aurkitzea ezinezkoa bilakatu zen, Ruiz González tenienteak proposaturikoak faxistentzat zituen batzordeak. Hori zela eta, Jacinto Núñez kontramaisuak bere burua aurkeztu eta batzordeak bultzatuta Ruiz González tenienteak izendapena onartu zuen. Eskifaiak zuhurtasunez hartu baina, kontramaisua begi onekoa zutela, aginte berri bihurtu zen.

1936ko abuztuaren 22an Malaga aldera jo zuen Afrikako iparraldean altxatutako tropen penintsularako bidaia mozteko. Gau horretan bertan urperatzea egin zuen konponketak frogatzeko. Jaistean itsaspekoa gehiegi makurtu eta kontrolatzeko gaitz bihurtu baino lehen, kontramaisuak brankako lastak botatzea agindu zuen. Popakoa parekatzeko berandutu eta Nicolás García kaboak zuzendutako laguntzaile eta lemazainek, urduri, itsaspekoaren kontrola galdu zuten igotzean. Horrexegatik urperatze berriak berriro ez egiteko erabaki eta azaletik joan ziren Malagako portura, non Vicente Ramírez de Togores tenienteak zuzendutako "C-1", "C-2" eta "C-3" itsaspekoak zeuden.

Cartagenatik irten eta berehala eginiko urperatze ondoren, batzordea eta eskifaiak erabaki zuten komandante eskarmentuduna behar zutela borrokan aukerak izateko. Flotaren aginte nagusiak 1936ko abuztuaren 25an Lara korbeta kapitaina komandante izendatu zuen. Hau ez zen batzordearen gustukoa, baina gainontzeko komandante eta ofizialak jadanik destinoa zuten edo fusilatuak izan zirenez, proposamena onartu egin behar zuen.

Bigarren komandantea merkantzia-ontziteriaren ofiziala zen Avelino Bernadal eta makina nagusia Eusebio Fernández hirugarren klaseko makinariak osatu zuten aginte militarrak. Hala ere, benetako agintea batzordearen presidentea zen José Porto radio-laguntzaileak zuen, Espainiako Itsas Armadaren Aginte Nagusiaren aginduak jasotzen dituena[2].

Abuztuaren 25ean gauez Tanger aldera jo zuten. Komandanteak Gibraltarko itsasartea azaletik zeharkatzea agindu zuen, gaua eta eguraldi txarrak babestuta. Batzordeak, ostera, urpean egin nahi eta Jacinto Núñez kontramaisuak eta José Porto presidenteak norabidea aukeratu zuten, itsasoaren egoera kontuan hartuta. Abuztuaren 26ko goizeko bitan Afrikako kostaldean Tarifa parean hondoa jo zuen. Saiatu bazuten ezin zuten berriz flotarazi eta marearen igoerari esker itsaspekoa askatu eta goizean heldu ziren Tangerrera, non "C-1" eta "C-2" zeuden.

Abuztuaren 26an Bizkaiko golkora joateko agindua izan eta amarra askatzean, "C-1" abordatu[3] eta brankan Cartagenan konpondu behar zuten matxura bat egin zion. 1936ko abuztuaren 30ean Bilbora heldu ziren[4].

Bilboko portura heldu bezain matxinoen "España korazatua" Santander parean zegoela jakin eta harrapatzeko agindua izan zuten. Abuztuaren 31ko 01:30tan, korazatua ikusi, urperatze egin eta etsaira hurbildu ziren. Jaurtitzeko distantzian zeudela, torpedo bi bota eta laster ustiatu zutenez eskifaiak sabotajea sumatu zuen. Berriro "España korazatura" hurbildu eta beste torpedo bi bota zituzten. Tamalez berriro akats egin eta gertuko Mayor lurmuturra jo zuten korazatua baino. Batzordeak errua Lara kapitainean zela pentsatu eta Portugaletera jo zuten.

Irailaren 3an azalean nabigatzen ari zela, urpekontziak "Tritonia" eta "Virgen del Carmen" bou frankistak topatu zituen. Batzordearen presidenteak kanoiz erasotzea agindu eta laster "Brage" izeneko ur-hegazkin matxinoa azaldu zen. Egoera zela eta, batzordearen presidenteak Lara kapitainari agintea berrartzea eskatu zion. Honek munizioa bizkarrean utzi eta urperatze egitea agindu eta 50 metroko sakonera zeudela, bertaratutako "Velasco destruktoreak" sakonera-karga botatzeari lotu zion. Kargen bat itsaspekotik hurbil ustiatu eta iluntasunean eta motorrik gabe utzi zuen. Kontrolik gabe hondoratu eta kostaldetik hurbil zegoenari esker, 85 metroko sakonean behea jo zuen. 44 ordu lanean eman ondoren, azalera ateratzea lortu zuten eta Bilboko portura jo zuten[5]. Espainiako Itsas Armadaren Aginte Nagusiari konponketak egiteko dikera joan behar zutela esan eta honek ez zuen garrantzirik eman Cartagena itzultzeko aitzakia baino ez zela pentsatuz.

1936ko irailean Asturiasko Peñas lurmuturra aldean nabigatzen ari zela, "Almirante Cervera gurutzaontzia" harrapatzeko agindua jaso zuten. Gurutze-ontzia ikusi bezain pronto, batzordearen presidenteak agindua hartu, komandante alboan utziz. Hala ere komandanteari periskopio hartzeko agindua eman zion, bera zen ituarekin zuten distantzia neurtzeko gaitasuna zuena. Presidenteak tiro egiteko agindua eman eta komandanteak ezinezkoa zela esan zuen tartean "Königsberg" gurutze-ontzi alemaniarra zegoelako. Ezetza entzun eta gero presidenteak aldean zeraman pistola atera eta komandantea hiltzea saiatu zuen. Kontramaisua eta makina-nagusiei esker salbatua, Lara komandantea bere gelan bertan atxilotu eta saltzailetzat hartua bigarren komandanteak hartu zuen agintea.

Urriaren bukaeran, gaueko goardia itsaspekoa hartu zuten dozena bat lagun armadunek ustekabean harrapatua izan zen, guardia itsaspekotik egotzia izan zen azalpenik hartu gabe. Batzordea eta komandanteak berriaz jabetu zutenean, "C-5"an agertu, Euzko Jaurlaritzaren agenteak zirela ikusi eta Espainiako Itsas Armadaren Aginte Nagusiarekin gestioak egin ondoren urpekontzia berreskuratu zuten. Ekintza hau zela eta, zentinela zen Cayuelas Robles marinel espezialistari gerra-kontseilua egin zioten. Urpekontzian bertan osatutako herri-epaitegiak heriotz zigorra ezarri nahi baina marinelak presidentearen jarrera lotsagarri eta ezgaia kanpoan zabaltzearekin mehatxatu eta guztia isiltzea erabaki zuten, ordezkoa etorri eta berehala lehorreratuz. Abenduaren 31an, marinela "C-5" utzi zuen bere tresna guztiak eramanez.

Hondoratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko abenduaren 31ko 19:00tan urpekontzia Bilboko portua utzi eta azkenezkoz izan zen ikusia. Hurrengo egunean portura ailegatutako arrantza-ontzi batzuk Ribeseyatik 11 itsas miliatik iparralderantz gasolio eta oilozko orbana handia zegoela esan zuten. Era berean, "C-5" itsaspekoarekin izandako lotunea galdu egin zen.

Cayuelas marinela ez ezik, beste lagun bi salbatu ziren, ospitalean egoteari esker: radio operadorea zen José Tafalla kaboa eta makina-laguntzailea zen José Antonio Vilar marinela.

Hondoratzeari buruzko teoria anitzak daude. Teoria nagusia komandanteak eragindako autohondoratzearena da[6]. Hala ere, hau ez da guztiz fidagarria hiru hilabete aurrerago salbatu zuelako eta batzordeak bere gelan atxilotua zuelako. Ramón Cayuelas Robles marinelak esan zuen[2] José Lara Dorda kapitainaren jarrerak matxinoen zalea izan ez balitz, itsas-gerraren egoera erabat aldatuko zukeela, matxinoen ontzidiaren itsasontzi nagusiak, "España korazatua" eta "Almirante Cervera gurutze-ontzia", hondatu litzakelako.

Beste teoria nagusia bouak eta "Velasco destruktorea"rekin izandako borroka eta geroko egoera txarrak eragindako istripuarena da. Teoria honen kontra, irailean bertan "Almirante Cervera gurutze-ontzia"ren kontra izandako borrokan azaldutako gaitasuna dago.


Aginteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen C-5ren komandanteen zerrenda[7]:

Maila Izena Noiztik Noizera
Korbeta kapitaina Fernando Bruquetas Llopis 1930eko apirilaren 16a 1932ko urtarrilaren 18
Korbeta kapitaina Carlos Barreda Terry 1932ko urtarrilaren 18 1934ko urtarrilaren 16
Korbeta kapitaina Pedro Sanz Torres 1934ko urtarrilaren 16 1936ko urtarrilaren 16
Korbeta kapitaina Antonio de Amusátegui Rodríguez 1936ko urtarrilaren 16 1936ko uztailaren 18
Kontramaisua Jacinto Núñez 1936ko uztailaren 18 1936ko abuztuaren 25
Korbeta kapitaina José Lara Dorda 1936ko abuztuaren 25 1936ko abenduaren 31

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Daniel Prieto: Submarino C-5
  2. a b Cayuelas Robles, Ramón: "Relatos inéditos de los submarinos republicanos en la Guerra Civil española C-5 y C-2" (1999) Alacant, Club Universitario 9788495015815 Online
  3. Daniel Prieto: Submarino C-1
  4. El Correo: La odisea del C-5
  5. Tema Propio: La historia del Submarino Republicano C-5
  6. Daniel Prieto: C-5 ¿Autohundimiento? [Betiko hautsitako esteka]
  7. Serie C

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]