C. Walton Lillehei
Wikipedia(e)tik
Clarence Walton Lillehei (Minneapolis, 1918 - 1999) estatubatuar kirurgialaria izan zen. Pertsona bati bihotza irekita ebakuntza egin zion lehen kirurgialaria da. 1954. urtean izan zen hori. Zirkulazio gurutzatuaren teknika erabili zuten horretarako; ebakuntza egin behar zitzaion gaixoari hodi batzuen bidez emaile baten odola etengabe iritsarazi zioten, zuzenean odol-hodietara, bihotzetik pasatu gabe. Ebakuntza oso ondo atera zen arren, gaixoa handik egun batzuetara hil zen pneumoniaz. Hala ere, hurrengo ebakuntzetarako oinarriak jarri zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |