Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa

Koordenatuak: 43°18′17″N 2°00′36″W / 43.304654°N 2.009873°W / 43.304654; -2.009873
Wikipedia, Entziklopedia askea
CEIT» orritik birbideratua)
Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′17″N 2°00′36″W / 43.304654°N 2.009873°W / 43.304654; -2.009873
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1982
Kontaktua
HelbideaManuel Lardizabal Pasealekua, 15, 20018 Donostia
Webgune ofiziala

Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa (CEIT) (Centro de Estudios e Investigaciones Técnicas de Guipúzcoa, gazteleraz) Donostian dagoen ikerketa-gune bat da[1], Nafarroako Unibertsitatearen eta IK4 erakundeen baitakoa[2].

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an sortu zuten irabazi asmorik gabeko ikerketa-zentro gisa, eta egiteko nagusi hau du: enpresekin kontratatutako ikerketa aplikatuko lanak eta garapen industrialekoak aurrera ateratzea.

CEITen zertarakoa da industriari zerbitzuak ematea, arlo industrialeko lehiakortasuna hobetze aldera, eta, horretarako, ikerketako proiektuen garapena eta doktoregoko ikasleen sistema produktibora bideratutako formazioa baliatzen ditu.

Fundatu zutenetik, ikerketa aplikatura dedikatu da bereziki, dela industriak kontratatuta, dela administrazio autonomikoek, erregionalak, estatalak edo europarrak finantzatuta. Gaur egun, hiru departamentu dauzka: materialak, mekanika aplikatua eta elektronika eta komunikazioa; eta, horrez gainera, I+G arloko bi unitate: mikroelektrizitatekoa eta ingurumen ingeniartitzakoa.

Harreman handia dauka Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolarekin, eta hainbat proiektu gauzatzen dituzte elkarrekin. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan eta Ibaetako Campusean dauzka bere bi egoitzak, eta 130 bat lagun enplegatzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/2026/zer-da-ceit Argia, 2006-02-05
  2. «Zentroaren Profila - CEIT-IK4» www.ceit.es (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]