Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua

Koordenatuak: 46°14′03″N 6°03′10″E / 46.23417°N 6.05278°E / 46.23417; 6.05278
Wikipedia, Entziklopedia askea
CERN
Urdinez, herrialde sortzaileak.
Berdez, beste kideak
Herrialde kideak
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovakia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Italia, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia, Suitza eta Txekiar Errepublika.
Sorkuntza
1954ko irailaren 29a
Kokapena
Geneva - 46°14′03″N 6°03′10″E / 46.23417°N 6.05278°E / 46.23417; 6.05278
Zuzendaria
Robert Aymar

CERN edo Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire (euskaraz: Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseilua) munduko partikulen fisika laborategi handiena da.

Historia

1954ko irailaren 29an 12 herrialde europarrek Biltzarra sortu zuten, egun nazioarteko zientzialarien lankidetza eredua eta ikerketa gune garrantzitsuenetariko bat dena. Kontseiluak 20 estatu kide ditu, finantza eta antolakuntzaz arduratzen dutenak. Gainera beste 28 herrialdek zientzialariak bidaltzen dituzte han lan egiteko. 28 herrialde hauetatik zortzik begiztatzaile kategoria dute Biltzarraren batzarretan.

CERNen lehendabiziko arrakasta zientifikoa 1984an gertatu zen, urte hartan Carlo Rubbiak eta Simon van der Meer-ek Fisikako Nobel Saria lortu zuten W eta Z bosoiak aurkitzeagatik. 1992an Georges Charpakek sari bera jaso zuen.

Jardunbidea

CERN Suitza eta Frantzia arteko mugan dago, Genevatik gertu. Zenbait partikula-azeleratzaile ditu:

CERN oinarrizko fisikaz ez ezik beste zientzietaz ere arduratzen da. Adibidez, 1990ean, Tim Berners-Lee eta Robert Cailliauk www sistema asmatu zuten; CERNLIB matematikazko liburutegia asmatu zuten; iman supereroaleak hobetu zituzten, eta abar.

Kideak

Helbidea

Helbide bi hauek ditu:

  • European Organization for Nuclear Research
CERN CH-1211 Genève 23
Switzerland
  • Organisation Européenne pour la Recherche Nucléaire
F-01631 CERN Cedex
France

Bitxikeriak

Dan Brown idazlearen "Angels & Demons" eleberriak CERNen du hasiera.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua