CLR

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

CLRCommon Language Runtime”-ren siglak dira.

Microsoft-en .NET plataformaren aplikazioak exekutatzeko exekuzio esparru segurua eta sendoa ematen du. Lengoaia anitz onartzen du baita aplikazioen garapena eta kudeaketa erraztu ere.

.NET Framework-en muina da. Lengoaia desberdinetan programatutako aplikazioak kargatzen diren exekuzio esparrua da, honela Windows 2000 eta Windows 2003 sistema eragileko zerbitzuak handituz.

Garapen tresnaren konpiladoreak .NET plataformak onartutako programazio-lengoaien iturburu-kodea bitarteko kode batean konpilatzen du (MSIL: Microsoft Intermediate Lenguaje), Java-ren BYTECODE-ren antzekoa. Kode hau sortzeko CLS-en (Common Language Specification) arauak jarraitzen ditu konpiladoreak.

Exekuzio burutzeko JIT (Just-In-Time) konpiladoreak makina kodea sortzen du bezeroaren plataformarentzako. Honela hardware plataformarekiko independentzia lortzen du .NET garapen esparruak.


.NET Framework-en CLR-ren egitura:


Klase liburutegiren sostengua

Harien sostengua

COM marshaler

Mota egiaztatzaile

Salbuespen kudeatzaile

Segurtasun motorra

Arazte motorra

MSIL eta konpiladoreak

Kode kudeatzaile

Zabor biltzaile

Klase kargatzaile


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]