COSCO

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cosco Vancouver ontzia.

China Ocean Shipping (Group) Company edo COSCO, Txinako Herri Errepublikako itsas garraio enpresa da. 1961. urtean sortu zuen Txinako Herri Errepublikako gobernuak, eta oraindik ere bera da akziodun bakarra. COSCO Txinako zama lehorra garraiatzen duen enpresaburuk garrantzitsuena da. Bere akzioek Hong Kong, Shenzhen eta Shanghaiko burtsetan kotizatzen dute.

Ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coscok 130 ontzi baino gehiago dauzka jabetzan (320.000 TEU neurriko kontainer garraiatzeko edukiera nahikoa). Munduko 100 portu baino gehiagotan aritzen dira konpainiako barkuak. Jabetzako barkuez gain, 600 ontzi ingururen kudeatzailea ere bada, guztira 35 milioi tona metriko zama garraiatzeko edukierarekin.

Munduko seigarren enpresa da kontainer ontziei dagokionez, eta bederatzigarren enpresa, kontainerren zama garraiatuari dagokionez.

Enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cosco taldearen eta honen eskumendeko enpresen akzioek Shenzhen, Hong Kong, Shanghai eta Singapurgo burtsetan kotizatzen dute.

Horrez gain, taldeak sail desberdinetan eta Txinako portuetan 300 azpienpresa baino gehiago dauzka.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: COSCO Aldatu lotura Wikidatan