C++
C++ programazio lengoaia bat da, C programazio lengoaiaren luzapen gisa Bjarne Stroustrupek 80. hamarkadan diseinatutakoa.
Konpilatu daitekeen lengoaia hibridoa da, C programazio lengoaia ezagutzen dutenentzako ikastea oso erraza suertatzen dena. Estandar bat ere badago, ISO C++ deritzona. Ezaugarri nagusiak dira abstrakzioa, objektuei orientatutako programaziorako gaitasuna eta txantiloiak erabiltzeko gaitasuna.
Historia [aldatu]
C++ goi-mailako (lengoaia sinbolikoa edo hirugarren belaunaldiko lengoaia) programazio lengoaia da, 1980ko hamarkadaren erdian, Bjarne Stroustrupek diseinatua, C lengoaiaren garapen moduan.
C++ izena Rick Masciattik proposatu zuen 1983an; aurretik, C klaseekin izena eman zioten. Gehi gehi (++) horrek gehikuntza eragile batarrari erreferentzia egiten dio, eta lengoaiaren jatorria eta hobekuntzari.
Ezaugarriak [aldatu]
Bere ezaugarri nagusiak honako hauek dira egilearen ustetan:
- C hobe bat da
- Datuen abstrakzioa (kapsulagarritasuna) jasaten du.
- Programazio generikoa (txantiloiak - ingelesez template kontzeptua -) jasaten du.
- Objektuei orientatutako programazioa (eta beraz, polimorfismoa) jasaten du.
Gaur egun ISO (International Organization for Standardization) estandarra (ISO/IEC 14882:1998) da. Jende askoren ustetan C++ potentzia gehien duen programazio lengoaia da, goi eta behe mailetan lan egitea jasaten baitu. Bestalde, automatismo gutxien dakarrena ere bada, horren ondorioz, beharrezkoa den gehiena norberak egin behar du.
Sintaxia [aldatu]
Kaixo mundua adibidea:
#include <iostream>
int main()
{
std::cout << "Kaixo, mundua!\n";
}