C banda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
C bandako antena.

C banda mikrouhinen espektro elektromagnetikoaren tarteetako bat da. Tarte horrek 3,7 eta 4,2 GHz bitarteko eta 5,9 eta 6,4 GHz bitarteko maiztasuna barne hartzen du. Satelite bidezko komunikazioetan erabili zen lehendabiziko maiztasun tartea izan zen. Satelitea errepikagailua bailitzan erabiltzen da, honek seinaleak banda altuan jaso eta Lurrerantz berrigortzen ditu banda baxuan, 2,225 GHzko maiztasun aldearekin. Orokorrean, polarizazio zirkularra erabiltzen da maiztasun berdineko seinaleen zerbitzu kopurua bikoizteko.

Antenaren diametroa jaso behar duen uhinaren uhin-luzerarekiko proportzionala izan behar duenez, C bandan erabiltzen diren antenak Ku bandakoak baino handiagoak izan behar dira.

C banda Ku banda baino fidagarriagoa da eguraldi kaskarra egiten duenean, esaterako kazkabar eta euri-jasa egiten duenean. Hala ere, C bandako maiztasunak pilatutagoak daude eta interferentziak egoteko aukera asko dago.

C bandaren aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan zehar hainbat aldaera daude:

C bandaren aldaerak
Banda Bidaltzeko maiztasuna
(GHz)
Jasotzeko maiztasuna
(GHz)
C Banda zabala 5,850–6,425 3,625–4,200
C Banda superzabala 5,850–6,725 3,400–4,200
INSAT C Banda 6,725–7,025 4,500–4,800
Palapa C Banda 6,425–6,725 6,425–6,725
C Banda errusiarra 5,975–6,475 3,650–4,150
LMI C Banda 5,7250–6,025 3,700–4,000

Komunikazio optikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C banda komunikazio optikoan ere erabiltzen da, zuntz optikoaren bidez, 1.530 eta 1.565 nm bitarteko uhinak bidaliz.