Cañaveral lurmuturra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cañaveral lurmuturra
Cape Canaveral
Cape canaveral.jpg
Cañaveral Lurmuturra espaziotik. 1991ko abuztua
Cañaveral lurmuturra non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Cañaveral lurmuturra
Eskualdea Florida, Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Ur eremua Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak 28°27′17″N 80°31′32″W / 28.45472°N 80.52556°W / 28.45472; -80.52556Koordenatuak: 28°27′17″N 80°31′32″W / 28.45472°N 80.52556°W / 28.45472; -80.52556

Cañaveral Lurmuturra (ingelesez Cape Canaveral) 1950etik, AEBen jaurtigune nagusia da, aktibitate espazialen gune nagusia. Geografiaren ikuspuntutik, Ozeano Atlantikoan hedatzen den irtenune estu bat da, Florida estatuan.

Misil jaurtiketarako base bezala, bere aktibitatea 1950eko uztailak 24an hasi zuen, V2 suziri eraberrituekin. Tokia, paregabea zen, jaurtiketak, ekialderantz egiten baitziren, eta, honela, misilak errez jarrai zitezkeen euren igoeran eta itsasoan erori inori kalterik eragin gabe.

Gaur egun, irtenune hareatsu hura, jaurtiketa arrapala ugariz betea dago, eta laborategi eta kontrolgune ezberdinekin lotzen duten errepide sare trinko bat du. Ingurua, neurri batean, NASAk kontrolatzen du, egitarau espazial zibilez arduratzen den estatubatuar organismo espaziala, eta beste erdian, AEBetako Aire Armadak, militarrez arduratzen dena.

1964an, inguru guztia, Kennedy Lurmuturra bezala berrizendatua da, aurreko urtean hila izan zen AEBetako presidentearen omenez. Baina, hamar urte beranduago, protesta ugariren ondorioz, berriz Cañaveral Lurmuturra deitua izan zen, eta Kennedy izena, NASAren gune espazialarentzako baino ez zen geratu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cañaveral lurmuturra Aldatu lotura Wikidatan