Cabaret (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cabaret
Datuak
Jatorrizko izenburua Cabaret
Urtea 1972
Estreinaldia 1972ko otsailaren 13a
Generoa Musikala
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 124 min.
Aurrekontua 6.000.000 $
Banatzailea Allied Artists (AEB)
ABC Pictures (Nazioartean)
Zuzendaria
Bob Fosse
Ekoizleak
Cy Feuer
Gidoilariak
Christopher Isherwood (eleberria)
Jay Allen (gidoia)
Aktoreak
Liza Minnelli
Michael York
Helmut Griem
Marisa Berenson
Firtz Wepper
Joel Grey
Elisabeth Neuman
Helen Vita
Ralph Walter
Musikagileak
John Kander
Argazkilariak
Geoffrey Unsworth
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
alemaniera
hebreera
Sariak
8 Oscar Sariak

Cabaret 1951an Bob Fossek zuzendutako filma da, Christopher Isherwooden The Berlin Stories eleberrian oinarrituta.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1930eko hamarkadako Berlinen, Weimar Errepublikaren bukaeran, Sally Bowles estatubatuarrak (Liza Minnelli) Kit Kat Club kabaretean abesten du, Zeremonien Nagusiaren (Joel Grey) zuzendaritzapean. Bryan Roberts idazle britainiarra (Michael York), Berlingo ostatu batera heldu da non Miss Schneider (Elisabeth Newman) nagusia, Miss Kost (Helen Vita) emagaldua eta Herr Ludwig (Ralph Walter) eleberri pornoen argitaratzailea bizi dira. Bryanek Sally ezagutu eta honek Firtz Wendel (Fritz Wepper) aurkeztu eta gero, Bryanek Firtzi ingelesezko klaseak emango dizkio.

Klaseetan, Fritzek Natalia Landauer (Marisa Berenson) judua ezagutu eta maiteminduko da. Bitartean, Maximiliam (Helmut Griem) aristokrata bisexualak Sally eta Bryanekin harremanetan hasten du.

Azkenean, Maximiliamek Alemaniatik ihes egingo du, Sallyk haurdun geratu eta abortatuko du, Bryanek etxera itzuliko da eta Natalia eta Fritzek elkarrekin ezkonduko dute.

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti guztiak John Kanderrek eta Fred Ebbek moldatuak

  1. "Willkommen" - Joel Grey
  2. "Mein Herr" - Liza Minnelli
  3. "Tiller Girls" - Joel Grey
  4. "Maybe This Time" - Liza Minnelli
  5. "Money, Money" - Joel Grey
  6. "Two Ladies" - Joel Grey
  7. "Heiraten" - Greta Keller
  8. "Tomorrow Belongs To Me" - Oliver Collignon
  9. "If You Could See Her" - Joel Grey
  10. "(Life is a) Cabaret" - Liza Minnelli

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabaretek 10 Oscar Sarietarako izendapenak lortu zituen 1973an, eta zortzi lortu: zuzendari onenarena (Bob Fosse), emakumezko aktore onenarena (Liza Minnelli), gizonezko bigarren mailako aktore onenarena (Joel Grey), argazkigintza onenarena, muntatze onenarena, soinu banda onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena eta soinu onenarena (hala ere, ez zuen film onenarena lortu The Godfather garailea izanik).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cabaret (filma) Aldatu lotura Wikidatan