Cabo de la Nao
Wikipedia(e)tik
Cabo de La Nao Espainiako Mediterraneoko lurmuturrik bereizgarrienetako bat da. Xávea udalderrian dago, Valentziako golkoko hegoaldeko muturrean, eta erraz ezagutu daiteke Alacanteko probintziako ekialdereneko muturra bait da.
[aldatu] Deskribapena
Orografia malkartsukoa, lurmuturrak oso akzidentaturiko amildegizko kostalde bat osatzen du, honen pean kala txiki batzuk daudelarik, kobazulo eta uhartexkekin, Cova dels Oguens ezaguna kasu (jada XVIII. mendean Antonio José de Cavanillesek deskribatutako kobazulo naturala.
Oso erabilia da, baita ere, urpekaritza eta beste ur kirol batzuk praktikatzeko, eta lurmuturrean La Naoko itsasargia ere ikus dezakegu, itsas nabigaziorako.