Cadizko Gorteak
Cadizko Gorteak Espainiako lehen Lege Biltzarrei (1810-1814) eman zitzaien izena da, Cadizen osatu zirelako aurreneko aldiz. Napoleonen osteak Iberiar Penintsulan sartu zirenean, gorteak Cadizera eraman ziren eta bertan bildu ziren lurralde hartara ihes egindako politikariak, elizgizonak eta intelektualak. Gorte-konstituzio egileek, garrantzi handiko legeak emanez gainera (nazioaren burujabetza, zentsura indarrik gabe utziko zuen inprenta-legea, feudalismoaren eta Inkisizioaren deuseztapena), Espainiako erregetzaren Konstituzioa aldarrikatu zuten (1812ko martxoaren 19an).
1814ko urtarrilean Gorteak Madrila aldatu ziren berriz ere. Fernando VII.a erregea Espainiara itzuli zelarik (1812ko martxoa), Gorteak deuseztatu, eta Konstituzio hura indarrik gabe utzi ondoren, diputatuen aurkako zapalkuntza hasi zen; Antolamendu Zaharrak berean iraun zuen Espainian 1820 arte. Cadizko Gorteek egituratu zuten Espainiako lehen konstituzio liberala, eta, era horretan, XIX. mendean sendotu zen estatu-egitura burges eta zentralista aurreratu zuten.
Euskal Herriko Foruek eta Legeek ez zuten konstituzio hartan inolako lekurik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.