Holyhead

Koordenatuak: 53°19′N 4°38′W / 53.32°N 4.63°W / 53.32; -4.63
Wikipedia, Entziklopedia askea
Caergybi» orritik birbideratua)
Holyhead
Caergybi
 Gales
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaAnglesey
PostakodeaLL65
OS grid kodeaSH2482
Geografia
Koordenatuak53°19′N 4°38′W / 53.32°N 4.63°W / 53.32; -4.63
Map
Demografia
Biztanleria11.431 (2011)
Bestelako informazioa

Holyhead, galesez: Caergybi, Galesko ipar-mendebaldean dagoen kostaldeko udalerria da, Ynys Mon/Angleseyko konderrian dagoena eta bertako herririk populatuena dena, Llangefni hiriburuaren aurretik.

Kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Holyheadek kai garrantzitsua dauka, Erresuma Batua eta Irlandaren arteko itsaso bidezko loturagune garrantzitsua ere bada, 2 milioi bidaiari inguru urtero jasotzen duena. Bertatik ateratzen da ferryz egindako bide nagusia Dublin eta Dún Laoghaire udalerri irlandarrekin.

Galesera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken erroldaren arabera, herritarren %47 inguru galeserazko hiztunak ziren. Bestela, Holyheaden Eisteddfod antolatu dute behin, 1927an.

David Crystal hizkuntzalaria bertan bizi da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]