Calaisko itsasartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Doverreko itsaslabar zuriak Frantziako kostaldetik Ingalaterrara Calaisko edo Doverko itsasertzean zehar begiratuta.
NASAren satelite bidezko Calais edo Doverko itsasartearen ikuspegia.

Calaisko itsasartea edo Doverko itsasartea[1] (frantsesez Pas de Calais, ingelesez Strait of Dover edo Dover Strait eta nederlanderaz Nauw van Calais) Mantxako kanaleko zatirik estuena da. Frantziako Calais eta Ingalaterrako Dover udalerrien artean kokatzen da, eta Mantxako kanala eta Ipar itsasoa elkarlotzen ditu.

Hain zuzen ere Dover itsasartean Frantzia eta Ingalaterraren arteko distantziarik laburrena Ingalaterrako Kent konderriko Hegoaldeko Foreland itsasmuturra (Dover udalerritik 6 kilometro ipar-ekialdera) eta Frantziako Pas-de-Calais departamenduko Cap Gris Nez lurmuturraren artean dagoena da (azken lurmutur hori Calais udalerritik hurbil dago), tarte horrek 34 kilometroko luzera besterik ez duelarik. Ondorioz egun argiz Frantziako kostaldetik itsasartean zehar begi hutsez begiratu ezkero Doverreko itsaslabar zuriak ederki asko ikus daitezke, bai eta bi kostaldeetan dauden eraikin ezberdinak ere. Aldiz, lainorik gabeko gauetan kostalde bateko zein besteko eraikinen argiak ere ikus daitezke.

Itsasarte hau mundu osoko itsas ibilbide erabiliena da, itsas trafiko handia duelarik: egunero ekialde-mendebalderako norantzan nahiz alderantziz 400 itsasontzik, eta ipar-hegoko norantzan nahiz alderantziz beste horrenbeste ferrik gurutzatu ohi dute. 1994. urtetik aurrera itsaso azpitik eta 45 metroko sakonerara Eurotunelak ere zeharkatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Calaisko itsasartea Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 51°01′50.18″N 1°32′21.47″E / 51.0306056°N 1.5392972°E / 51.0306056; 1.5392972