Caldey uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Caldey uhartea
Ynys Bŷr / Caldey Island
Caldey uhartea lur lehorretik ikusita.
Caldey uhartea lur lehorretik ikusita.
Geografia
Kokalekua
Caldey uhartea non dagoen adierazten duen WAL-ko/-go/-eko mapa
Caldey uhartea
Caldey uhartea (WAL)
Punturik garaiena -
Administrazioa
 Erresuma Batua
Lurraldea GalesGales
Tenby, Pembrokeshire
Caldey uharteko webguna

Caldey uhartea (galeseraz Ynys Bŷr eta ingelesez Caldey Island) Galesko hego-mendebaldeko Pembrokeshire konderriko uharte bat da, Tenby udalerriaren hegoaldean dago. Caldey itsasarteak lur lehorretik banatzen du, uhartea eta kostaldearen artean kilometro bat eta bi kilometro arteko distantzia dagoelarik. Udaberri nahiz udan Tenby udalerriko portutik ateratzen den ferry bidez uhartera iritsi daiteke.

Caldey izena bikingoek uharteari ipinitako Keld-Eye izenetik dator, honek haien hizkuntzan "Uharte Hotza" esan nahi zuelarik. Gaur egun uhartean abadia bat, San Illtyd eliza eta Caldeyko itsasargia daude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caldey uhartea Aldatu lotura Wikidatan