Caltanissetta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Caltanissetta

Sizilia
San Sebastiano eliza.
San Sebastiano eliza.
Caltanissettako bandera

Caltanissettako armarria

Izen ofiziala Caltanissetta
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
Sizilia
Caltanissetta
Koordenatuak 37°29′0″N 14°04′0″E / 37.48333°N 14.06667°E / 37.48333; 14.06667Koordenatuak: 37°29′0″N 14°04′0″E / 37.48333°N 14.06667°E / 37.48333; 14.06667
Caltanissetta non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Caltanissetta
Eremua 416.97 km2
Garaiera 568 m
Posta kodea 93100
Biztanleria 60,186 bizt. (2010)
Dentsitatea ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen bizt./km²
http://www.comune.caltanissetta.it

Caltanissetta Italian, Sizilia erdi-erdian dagoen hiria da, eta izen bereko probintziako hiriburua. Oso jatorri zaharra du eta gaur egun 60.000 biztanle inguru ditu. Izena, alde batetik, Nissa aspaldiko hiri grekotik dator, eta, bestetik, gero arabiarrek gehitutako "Qal'at" (gaztelua) hitzetik. K.a. 123. urtean, Lucio Petiliok konkistatu zuen eta "Petiliana" izeneko kolonia erromatar oparo bihurtu zuen. Konstantinok bere inperiora gehitu zuen eta ondoren hiria sarrazenoen esku geratu zen. Sarrazenoez aparte, beste herri batzuek ere menderatu zuten: lehenik normandiarrek, gero suebiarrek, anjoutarrek, aragoitarrek eta gaztelarrek inbaditu zuten. Liberal siziliarren mendekuaren eraginez hainbat kalte jasan ondoren, XX. mendean, sufre meatzeei esker, hiriak garapen kultural eta ekonomiko handia lortu eta “sufrearen munduko hiriburu” izendapena jaso zuen. Gaur egun, hiriaren ekonomia nekazaritzan eta hirugarren sektorean oinarriturik dago, sufre meatzeetan baino gehiago. Azken urteetan, hirian turismoa bultzatzeko ahaleginak egiten ari dira, haren ondasun historiko eta artistiko ugariez baliatuz.

Caltanissettak ondasun artistiko ugari ditu, bere iragan historiko aberatsaren isla. Ondasun horietako bat Pietrarossako gaztelua da, probintzian dauden hainbatetako bat. 1080. urtean eraiki zuten eta hiru dorrez osaturik zegoen. Zoritxarrez 1567. urtean lurrikara bortitz baten ondorioz erori egin zen. Beste eraikin esanguratsu bat katedrala da, estilo neoklasikoaren adibide ezin ederragoa. 1570. urtean eraiki zuten eta 1622an osatu zuten. Aipagarriak dira Guglielmo Borremans-en freskoak eta baita eliza barnea apaintzen duten estatua anitzak ere. Katedralaren ondoan, San Sebastiano eliza aurki dezakegu , XVI. mendeko eraikin petoa, baina estilo neoklasikoaren arauei jarraituz berriztatua. Caltanissettako monumentu interesgarrienetako bat Santo Spirito abadia da, Ruggero konde normandiarrak sortua eta 1151n sagaratua. Estilo erromanikoaren adierazle zoragarria; barnealdea ez du oso betea, eta bataiarri erromaniko bat dauka. Hiriak best hiru museo garrantzitsu ditu: Elizbarrutiko Museoa, Mineralogia Museoa eta Santo Spirito aldean dagoen Eskualdeko Museo Arkeologikoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Caltanissetta Aldatu lotura Wikidatan