Calusa hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ameriketako Estatu Batuetako Floridako Calusa herriaren mintzaira zen Calusa hizkuntza (XVIII. mende erditsuan iraungi zen, Calusekin batean) eta, egundainoko jakingarri urrien arabera, uharte-hizkuntza zen, haurriderik gabea.

Calusa hizkuntzaren hondar zenbaixkak baizik ez dute egungo eguneraino iraun: ezin itzulizko hiri- eta buruzagi-izen batzuk (Calusa hizkuntzatikako da, erraite batetakotz, Floridako Sarasota toponimoa), eta Fontaneda zeritzan Espainiar batek, 1549.aren eta 1566.aren artean Calusen gatibu zelarik, itzuliriko eskutara bat hitz eta perpaus.

Irakurkizun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Granberry, J. 1995 "The Position of the Calusa Language in Florida Prehistory: A Working Hypothesis," The FLorida Anthropologist 48(3):156-173.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.