Calzone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Calzone La Festan, Amsterdam (Herbehereak).
Calzone

Calzonea italiar gastronomiako espezialitate bat da. Pizzaren antzera labean egina da, baina oreak erabat itxitakoa. Gaztaz betea egoten da (orokorrean mozzarella edo ricotta baina barietateren batzuk parmiggiano-reggiano, provolone edo tokiko ordezko gaztaren bat dute) haragi xehetua, barazkiak etab... Oreak bere edukia ixten du, egosterakoan bere lurrinak mantentzen dituelarik. Beroa zerbitzatzen da, batzuetan tomate saltsa edo marinel saltsa soil batekin lagundua (azken hau albakaz eginiko tomate saltsa bat da) edo baita bolognar saltsarekin ere.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako herriren batzuetan (Marche eskualdean) tamaina txikiko calzoneak saltzen dira (ogitarteko eran) janari laster bezala zerbitzatuak. Kaltzone hauek erreta prestatzen dira, labean sukaldatuak izan ordez. Calzone hauen bertsioak daude Apulian. Strombolia antzekoa da, baina tradizionalki Italian plater ezberdintzat hartu izan da.

Izena, pixoihalak (calzone) jartzen ziren moduagatik jasotzen du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]