Camarón de la Isla
Camarón de la Isla (jaiotza-izena: José Monje Cruz) flamenko-abeslari espainiarra izan zen, ijito-arrazakoa (San Fernando, Cadiz, 1950 - Badalona, 1992). Flamenko-abeslari handienetakoa izan da. Berrikuntza estilistiko ugari ekarri zizkion flamenkoari. Hemezortzi urte zituela grabatu zuen lehenengo diskoa, Paco de Lucía gitarra-jotzailea lagun zuela. 1979an Leyenda del tiempo (Denboraren elezaharra) grabatu zuen. Azken disko horrekin urrats handia egin zuen flamenkoaren berrikuntzan, rock eta jazzeko tresnak erabili baitzituen. Garbizaleek ondo hartu ez bazuten ere, arrakasta handia izan zuen; Espainiako zenbait poetaren testuak sartu zituen, hala nola Federico García Lorcarenak. Disko horretan Tomatito zuen gitarra-lagun. 80ko hamarraldian izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Parisen eta New Yorken eman zituen kontzertuak. Beste lan aipagarri batzuk ditu: Calle Real (1983, Errege kalea), Te Lo Dice Camarón (1986, Camarónek esaten dizu), Soy Gitano (1989, Ijitoa naiz, Londresko Royal Philarmonic Orchestrarekin), Autorretrato bilduma (1990) eta Potro De Rabia y Miel (1992, Amorruaren eta Eztiaren zaldia).
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Camarónen eta flamenkoaren web-orria
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.