Camargako zaldi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Camargako zaldia
Status iucn3.1 NT eu.svg

Iraute egoera: Ia arriskuan
ChevaldeCamargue.jpg

Jatorrizko herrialdea(k):
 Okzitania

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Camargako zaldia

Sinonimoak

Camargako zaldia Okzitaniako bertako zaldi arraza bat da. Landatarra eta gris kolorekoa, bere tamainagatik Camargako zaldia Ponien sailkapen taldean sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «poni»

Antzineko zaldi arraza bat da, eta bere jatorria Proventzako Camargue eskualdean dago, bertan bizi izandako poni basatien populazioetan, antzineko tarpanarekin lotuta. Eskualde hau Rodano ibaiaren deltan kokatzen da, Gard eta Bouches-du-Rhône departamenduetan. Zaldi hauek beraz, bertako padura eta aintziretan bizitzera moldatu dira[1]. Zaldi arraza honen inguruko aipamen historikoak aspaldikoak dira. Camargako zaldia askatasunaren zein antzineko ohitura eta usadioen ikurra da. Zela zaldia, gerra zaldia eta nekazaritzarako lan zaldia izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camargako zaldi samalda paduretan

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Camargako zaldi

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]