Camillo Golgi
Wikipedia(e)tik
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | medikuntza | |
| Jaio | 1843ko uztailaren 7a | |
| Hil | 1926ko urtarrilaren 21a | |
| Lanak | Golgi aparatua | |
Camillo Golgi (Corteno, Brescia, Lombardia, 1843ko uztailaren 7a – Pavia, Pavia, Lombardia, 1926ko urtarrilaren 21a) zientzialari eta mediku italiarra izan zen. 1906an Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Santiago Ramon y Cajalekin batera.
Medikuntza Paviako uniberstitatean ikasi zuen, 1865ean bere burua graduatuz. Nerbio-sistema ikertzen sakon jardun zuen. Halaber malariaren prozesu mikrobiologikoa aztertu zuen, Plasmodium protozooarena alegia.
1898an zeluletako Golgi aparatua identifikatu zuen, eta bere omenez izendatu.