Camilo José Cela

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Camilo José Cela.

Camilo José Cela Trulock (Padrón, A Coruña, Galizia, 1916ko maiatzaren 11 - 2002ko urtarrilaren 17a) idazlea izan zen, 1989an Literaturako Nobel Saria irabazi zuena. Gaztelaniazko idazlerik garrantzitsu eta sarituenetarikoa da. Haren liburuen artean, nabarmentzekoak dira La colmena, Viaje a la Alcarria eta La familia de Pascual Duarte. 1957an Real Academia Españolako akademiko izendatu zuten.

Eduki-taula

Bizitza [aldatu]

Camilo José Celaren omenezko eskultura, Guadalajaran.

Medikuntza, Letrak eta Zuzenbidea ikasten hasi zen, baina ez zituen bukatu. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren enplegatu gisa aritu zen lanean bulego batean, eta dirudienez hantxe idatzi zuen 1942. urtean La familia de Pascual Duarte eleberri famatua, literatura lantzera bultzatu zuena (Paskual Duarteren sendia, Luis Jauregi «Jaurtakol»ek euskaratua, 1967). Espainiako gerraondoko literaturan leku berezia izan zuen liburu horrek, harekin hasi baitzen Espainiako eleberrigintzaren berrikuntza, bai gaien aldetik, bai idazkera aldetik.

Nolanahi ere, errealismo naturalista abiapuntu harturik, eta adierazpide herritarrak erabiliz, eleberri eta kontakizun ugari eman zituen, umorea, satira eta behaketarako joera berezia erakusten dutenak: Pabellón de reposo eta Nuevas andanzas y desventuras del Lazarillo de Tormes (1944) eleberriekin teknika berriak hasi zen erabiltzen; La Colmena (1951); La cátira (1956), Tobogán de hambrientos (1962); San Camilo 1936 (1970), Oficio de tinieblas (1975). 1976. urtean Diccionario secreto eta Enciclopedia del erotismo lanak argitaratu zituen.

Bidaia liburu ederrak ere idatzi ditu: Viaje a la Alcarria (1948), Del Miño al Bidasoa (1952) eta Viaje al Pirineo de Lérida (1965). Espainiako idazle ospetsuenetakoa da. 1989. urtean Literatura Nobel saria eman zioten, eta 1995. urtean Cervantes saria jaso zuen. Argitaratu zituen azken eleberrien artean, aipagarria da La cruz de san Andrés (1994).

Bibliografia [aldatu]

Narratiba [aldatu]

  • La familia de Pascual Duarte (1942)
  • Pabellón de reposo (1943)
  • Nuevas andanzas y desventuras de Lazarillo de Tormes (1944)
  • Viaje a la Alcarria (1948)
  • La colmena (1951)
  • Mrs Caldwell habla con su hijo (1953)
  • La catira (1955)
  • Tobogán de hambrientos (1962)
  • San Camilo 1936 (1969)
  • Oficio de tinieblas 5 (1973)
  • Mazurca para dos muertos (1984).
  • Izas, rabizas y colipoterras. Drama con acompañamiento de cachondeo y dolor de corazón (1984)
  • Nuevo viaje a la Alcarria (1987)
  • Cristo versus Arizona (1988)
  • Memorias, entendimientos y voluntades (1993)
  • El asesinato del perdedor (1994)
  • La cruz de San Andrés (1994).
  • Madera de Boj (1999)

Poesia [aldatu]

  • Pisando la dudosa luz del día (1945)
  • Poesía completa (1996)

Ez fikziozkoa [aldatu]

  • Diccionario secreto (I, 1968; II, 1971)

Sariak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]